(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tokiko sektore publikoaren finantza-egoerak maila positiboa izan zuen 2008. urtean asteartea, 2011.eko urtarrilak 11

Comptos Ganberara igorritako txostenetik 111 milioi euroko aurrekontu-emaitza doitu positiboa ondorioztatzen da


2008. urtean, Nafarroako toki entitateen finantza egoera orokorra onuragarria izan zen eta Nafarroako udalerriek biztanleko lortutako diru-sarrerak Espainiako gainerako udalerrietakoak baino handiagoak izan ziren. Hala jaso da Toki Administrazio Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoaren Zerbitzuak egindako txostenean. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak agiria Comptos Ganberako lehendakariari igorri dio. Agiri horretan egon dauden 272 udaletatik 269ren aurrekontu-betearazpena aztertzen da (biztanleria guztiaren %99,9), 352 kontzejuetatik 313rena, eta 2008an jarduera zuten 74 mankomunitate eta elkarteetatik 69rena.

Datu horien analisia oinarri hartuta, agirian adierazi da Nafarroako toki entitateen 111 milioi euroko aurrekontu emaitza doitu positiboa lortu zutela, baita funtzionamendu gastuei eta zorpetzetik eratorritako finantza zamari aurre egiteko diru-sarrerak ere. Horrez gain, sektoreak finantzaketa gaitasuna lortu zuen sortutako berezko bitartekoen bidez (diruzaintzako soberakinean jaso ziren gastu orokorretarako; 76 milioi eurokoak izan ziren). 2008ko abenduaren 31ko zorraren zenbateko osoa 322 milioi eurokoa izan zen, hau da, diru-sarrera arrunten %48.

Txostenean Nafarroako udalerrietako 2008ko ekitaldiko kontuak eta Espainiako gainerako lekuetakoak alderatu dira, eta Foru Komunitateko toki entitateek biztanle bakoitzeko estatuko gainerako lekuetakoek baino diru-sarrera gehiago lortu zituztela ondorioztatu da, batez ere kapitalaren diru-sarreren bidez, bai inbertsio errealak besterentzeari bai jasotako kapital transferentziei dagokienez. Diru-sarreren gaitasun handiagoa dela bide, Nafarroako udalerriek per capita gastu handiagoa egin zuten, eta inbertsio jarduera Espainiako gainerako udalerriena baino handiagoa izan zen.

Aipatzekoa da Espainiako udalerriek gastu arruntaren ehuneko handia dutela (%73), Nafarroako udalerriekin alderatuz gero (%56). Gastuen izaera funtzionalari dagokionez, Nafarroako udalerriek, guztira, aurrekontu-bitarteko gehiago bideratu zituzten zerbitzuak finantzatzeko (kultura, kirolak, hezkuntza...) Espainiako gainerako udalerriek baino. Bestalde, bi udalerrien taldeetan, aurrekontu-finantzaketarako jasotako transferentziekiko mendekotasun handia dagoela adierazi behar da.

Era berean, txostenean Nafarroako udalerrien eta gainerako udalerrien zorpetze mailen artean dagoen desberdintasuna azpimarratzen da. Estatuko gainerako lekuetako toki entitate nazionalek zorpetze maila handiagoa lortu zuten. Nafarroako udalerrietakoa %4,8 izan zen, eta gainerakoena, %8,3. Zorpetzearen muga antzekoa izan zen, %11,8 Espainiako gainerako udalerrietan, eta %12,6 Nafarroakoetan, baina zorpetze maila kontuan hartuta, Nafarroako toki entitateek zorpetzeko izandako gaitasuna lau puntu handiagoa izan zen.

2008ko finantza egoera positiboa izan zen arren, diru-sarrera arrunten hazkundean nolabaiteko geldialdia nabaritzen da, eta horrek aurreko ekitaldietako goranzko joera apurtzen du. Geldialdi horren arrazoi garrantzitsuenetakoa hirigintza-jardueratik eratorritako diru-sarreren beherakada indartsua izan zen, aurreko ekitaldietan Nafarroako udalerrietarako finantzaketa iturri garrantzitsua izan baitzen. Gastuei dagokienez, 2007ko ekitaldiarekin alderatuta, %6,8 murriztu ziren. Beherakada esanguratsu horren jatorria kapital gastuen beherakada izan zen eta ez funtzionamendu gastuen beherakada, azken horiek gorantz jarraitu baitzuten (zehatz esanda, 2008an %8 hazi ziren).

Amaitzeko, txostenean Nafarroako toki entitateek azken urteetan egindako inbertsio ahalegin garrantzitsua ere azpimarratzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarena baino handiagoa izan baita. Ahalegin horri esker, toki entitateek, batetik, zorra handitu dute (2008an 2005ean baino %42 handiagoa izan zen) eta, bestetik, gastu arruntek gora egiten jarraitu dute, inbertsio horietatik sortutako instalazio asko abian jarri direlako (gastu horietako asko estrukturalak dira gaur egun). Modu horretan, Nafarroako udalerriek, oro har finantza-egoera saneatua izan arren, gaur egungo egoera ekonomikoa dela bide (diru-sarrera txikiagoak batez ere hirigintza jarduerari lotutako diru-sarrerak jaitsi direlako) inbertsio gastuari eutsi behar diote edo inbertsio produktiboagoak hautatu behar dituzte eta gastu arrunta murrizteko formulak aurkitu behar dituzte, modu horretan aurrekontu oreka lortu ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa