(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoan “Jainkoak gatibu, El Prado Museoko mitologia” hitzaldi zikloa egingo dute ostirala, 2011.eko urtarrilak 7

Aztertuko dituzte artelanetako gai mitologikoak eta haien ondorio estetiko, moral, antropologiko, psikologiko eta politikoak


Nafarroako Museoa

Nafarroako Museoa.

Nafarroako Museoan "Jainkoak gatibu, El Prado Museoko mitologia" hitzaldi zikloa egingo dute urtarrilean eta otsailean. Aztertuko dituzte, zehazki, grekoerromatar mitologiak mendebaldeko artean izan duen eragina, gai mitologikoen identifikazioa eta azalpena, eta gai horien helmena eta ondorioak; izan ere, hori guztia funtsezkoa da arte zaletuentzat.

L. B. Albertik (1404-1472) XV. mendearen erdialdera idatzi zuen pinturako tratatu garrantzitsuan azaldu zuen historia zela artelanen ardatz nagusia.

Horrekin esan nahi zuen artearen kezka zela ereduzko historiak kontatzea, batik bat mitologia grekolatindarrean oinarritutakoak.

Irizpide horrek eragin handia izan zuen: mendebaldeko artearen hiru laurden gai mitologikoari buruzkoak dira.

Beraz, arte zaleentzat ezinbestekoa da gai mitologiko horiek identifikatzea eta argitzea. Dena den, gai mitologikoek antzinako edo gaur egungo mendebaldeko kulturaren edozein arlotan dute eragina.

Gauzak horrela, museo historikoak, El Prado museoa kasu, mitologia gai anitz eta ugari daude, eta gai horiek ikuspegi anitzetatik aztertu behar dira.

Hitzaldi zikloaren asmoa da, beraz, mitologiaz gain haren eragin filosofiko eta politikoak aztertzea, estatuko eta nazioarteko aditu onenen eskutik.

Guztira zazpi hitzaldi egingo dituzte, urtarrilaren 13an, ostegunean, hasi eta beste zazpi ostegunetan, arratsaldeko 19.30ean, Nafarroako Museoko areto nagusian.

Hitzaldietara bertaratzeko 50 euro ordaindu behar dira; Nafarroako Museoko eta El Prado Museoko lagunek, ikasleek, irakasleek eta 65 urtetik gorakoek 25 euro.

Matrikula Nafarroako Museoan egin behar da (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara), eta ordainketa egin daiteke eskudirutan edo transferentzia bidez (CANeko kontu zenbakia: 2054 0093 38 11000008618. Oharra: "Museoko hitzaldiak").

Unibertsitate ikasleentzat 10 beka daude, doan sar daitezen; bekak izena emandako ordenan emango dituzte.

Urtarrilean hitzaldi hauek izango ditugu entzungai:

hilaren 13an "Jainkoak gose dira", Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Artearen Historiako katedradun Francisco Calvo Serralleren eskutik; hilaren 20an "Diego Velázquez: mitologia kontakizun paradoxiko gisa", El Prado Museoan pintura espainiarraren zaintzako buru den Carlos Garcia Gualen eskutik; eta hilaren 27an "Mitoak eta desioak: zortea, gozamena, boterea eta hilezkortasuna", Rosa Lopez Torrijosen eskutik.

Otsailean, hilaren 3an, Budapesteko Antzerki, Zinema eta Telebista Unibertsitateko Artearen Teoriako irakasle László F. Földényik hitzaldi hau emango du: "Poesie eta favole direlakoetatik istorio latzetara.

Mitologia gaiaren metamorfosia Tizianotik Goyara". Hilaren 10ean, Carlos Garcia Gualek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Greziar Filologiako katedradunak "Parisko epaiketa" hitzaldia emango du. Hilaren 17an, "Mitologia margolari moderno baten hausnarketak" hitzaldia izango dugu entzungai, Guillermo Perez Villalta artistaren eskutik; eta hilaren 24an, Javier Baronek, El Prado Museoko XIX. mendeko Pintura Saileko buruak, hitzaldi hau emango du: "Antzinako jainkoen ikuspegi modernoak, Goyatik Picassora".
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa