(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun zentroen erabiltzaileek 10etik 8 eman diote Nafarroako Lehen mailako Arretari asteartea, 2010.eko urriak 5

Baloraziorik handiena izan duten faktoreak gogobetetzea, profesionalen adeitasuna eta etxeko laguntza dira


Ibarrola eta Apezteguía

Ibarrolak eta Apezteguíak Lehen mailako Arretari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehen mailako Arretako erabiltzaileek 10etik 8,05eko balorazioa egin dute osasun zentroetan jasotako arretan lortutako gogobetetzeari dagokionez. Hala dio joan den urtearen amaieran 26 osasun zentrotan egindako inkesta batek, Lehen mailako Arretaren Kalitatea Hobetzeko Planaren barruan. Inkestaren emaitzak gaur goizean aurkeztu ditu Cristina Ibarrola Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen mailako Arretako zuzendariak. Ekitaldian Javier Apezteguía Urroz Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzuko burua izan du alboan.

Inkestako galderak jarraian zehaztutako hamar faktoreen ingurukoak izan dira, jasotako puntuazioaren arabera ordenatuta, puntu gehien jaso dituenetik gutxien jaso dituenera:

 

Faktore bakoitzaren barruan, hurrengo hauek izan dira baloraziorik onena jaso duten alderdiak: gogobetetzea erizainarekin (8.74); erizainaren adeitasuna (8.69); medikuaren adeitasuna (8.68); etxeko laguntza (8.62) eta gogobetetzea medikuarekin (8.61). Horrez gain, beste alderdi batzuk baloratu dira, hala nola telefonoz harremanetan jartzeko erraztasuna (6.73), denbora itxarongelan (6,76) eta hitzordua lortzeko erraztasuna (7.10).

Inkesta 2009. urtearen amaieran egin zitzaien 9.100 pazienteri 26 osasun zentrotan (350 zentro bakoitzean). Aurreikuspenen arabera, 2010ean inkesta bera egingo da Nafarroako gainerako osasun-zentroetan. Helburu nagusia Lehen mailako Arretaren kalitatean hobetu beharreko alderdiak zehaztea da, eta horri esker Nafarroako herritarren gogobetetzea handituko da osasun zentroetan eta kontsultategietan.

Horretarako, osasun zentroetan ezartzen ari diren Hobekuntza Plana ere badago. Hori dela bide, telefonia sistema berriak ezarri dira, profesionalen agendak berrantolatu dira edo hizordua eskatzeko prozedura berriak finkatu dira.

Aipatzekoa da inkesta honen bidez lortu diren emaitzak argitaratu diren beste inkesta batzuetakoak baino hobeak direla, besteak beste Osasun Barometrokoak, urtero Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak herritarrei egiten dien iritzi inkesta. Gaur aurkeztutako inkestaren emaitzak zehatzagoak dira, galdera-sorta gehiago egin direlako eta osasun zentroetako erabiltzaileen lagina hautatu delako, eta ez herritarrak oro har. Modu horretan, inkesta honetan lortutako 8,05eko emaitza Osasun Barometroko gogobetetze orokorrari buruzko emaitza baino hobea da: 7.3 Espainian eta 7.7 Nafarroan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa