(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean mugikortasun elektrikoa sustatzeko akordioa sinatu da asteartea, 2010.eko urriak 5

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Accionak ibilgailu elektrikoentzat birkarga-sarearen proiektu pilotua bultzatzeko konpromisoa hartu dute


Roig, Barcina eta Becerril karga puntuaren ondoan Iruñeko Udalaren plazan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalarekin eta Acciona enpresarekin akordioa sinatu du gaur. Akordio hori dela bide, hiru entitateek Iruñean hamar kargatze punturaino ezartzeko proiektu pilotua bultzatzeko konpromisoa hartu dute, mugikortasun elektrikoa sustatze aldera. Akordio hori dela bide, urtearen amaiera baino lehen, Iruñean Ibilgailu Elektrikoa Sartzeko Plana ezartzeko proiektuan aurrera egin ahal izango da.

Udal plan honen bidez, 2015ean Iruñeko parke mugikorraren %1 (1.200 ibilgailu) elektrikoa izatea nahi da. Horretarako, funtsezkoa da birkarga puntuen sarea ezartzea. Hitzarmena bigarren puntu horri lotuta dago zuzenean.

José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak ibilgailu jasangarria Nafarroarako bultzada zientifikorako ‘klusterra’ bihurtzearen aldeko apustua egin du. Hain zuzen ere, hori Foru Komunitateko Energia Planera eta oraintsu onetsitako Moderna Planera bilduta dago.

Bestalde, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak azaldu duenez, akordio horren arabera, Accionak sarbide publikoko birkarga puntuen sare pilotua ezarriko du, eta horietako bost abenduaren 31a baino lehen erabili ahal izango dira. Sarea operatibo dagoenean, sistemak erabiltzaileei ibilgailu elektrikoak hirian duen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa erakutsi ahal izango die.

Carmen Becerril Accionako lehendakariak azpimarratu duenez, ekimen honetarako Iruñea hautatu da mugikortasun jasangarriak bultzada instituzionala duelako, Nafarroa energia berriztagarrietan erreferentea delako eta hiriak neurri egokia duelako.

Hamar birkarga puntu

Hitzarmenak fase desberdinak ditu. Aurretiazko azterlanaren ondoren, Iruñeko Udalak eta Accionak birkarga puntuen kokapenak zehaztuko dituzte, eta enpresak ezarriko ditu hiriko sarearen ezaugarri teknikoak, betiere, birkarga puntuen diseinuan denboran iraun dezatela kontuan hartuta (iraungitasun teknologikoaren maila txikiarekin). Ondoren birkarga zutabeak modu fisikoan ezarriko dira finkatutako kokapenetan.

Bost kokapen urtea amaitu baino lehen erabili ahal izango dira, ezarritako sareak gehienez hamar puntu izango dituen arren. Hauek izango dira puntuak ezartzeko irizpideak: birkarga puntuak ondo ikustea eta hiri osotik banatuta egotea (herritarren sentsibilizaziorako), puntu horiek aparkalekuei trabarik ez egitea eta aginte zentroetatik hurbil egotea, kable gehiegi ez jartzeko. Hitzarmenaren arabera, Acciona enpresak sarea monitorizatu eta mantenduko du gehienez hiru urtez.

Erakunde publikoen babes ekonomikoa

Gaur sinatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak ekimena IEN (Ibilgailu Elektrikoa Nafarroan) planaren bidez finantzatzeko eta beste erakunde publiko batzuetatik (hala nola, IDAE, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) jasotako finantza-laguntza osorik emateko konpromisoa hartu du.

Erabiltzaileak erabilitako energiaren prezioa bere gain hartuko du, printzipioz, energia erabiltzeko unean indarrean dagoen ‘Azken Errekurtsoko Tarifa’ aplikatuz. Kalkuluen arabera, kostua gaur egun erregai fosilarekin mugitzeko behar den kostuaren bosten bat inguru izango litzateke.

Horrez gain, hitzarmen honen bidez, Foru Gobernuak eta Udalak ibilgailu elektrikoak eskuratzeko edo gaur egungo gasolina motorrak motor elektriko bihurtzeko konpromisoa hartu dute. Zehatz esanda, Udaleko ibilgailuen artean ezaugarri horiek dituzten lau daude, bi Udaltzaingoan eta bi Hiri Kontserbazioko Alorrean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa