(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkarteak sei kontzertu emango ditu Nafarroako Museoan asteartea, 2010.eko urriak 5

Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Kultura eta Turismo Departamentuarekin


Gaur goizean, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek eta Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkarteko buru Jesus Hernandez Aristuk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Nafarroako Museoko elizan sei kontzertu emateko.

Kontzertuak egingo dituzte, hain zuzen, 2010eko urriaren 6an eta azaroaren 25ean, eta 2011ko urtarrilaren 25ean, martxoaren 31n, apirilaren 28an eta maiatzaren 26an, arratsaldeko 19.30ean.

Abestu elkarteko bi abesbatzek egingo dute: Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta Nova Lux Ensemblek.

Hitzarmenaren arabera, kontzertuetan lehen ilarako hamar eserleku gordeko dituzte Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkartearen protokolo premietarako.

Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkarteak jarriko ditu Nafarroako Museoko elizan sarrera kontrolatzeko eta jendea esertzeko langileak.

Elkarteak denboraldia sustatzeko argitaratzen duen materialean eta kontzertuetan azaldu beharko du Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Museoa laguntzaile dituela.

Hitzarmena 2011ko maiatzaren 30ean amaituko da.

Iruñeko Ganbera Abesbatza Elkartea 1946an sortu zuten.

Elkartean daude Iruñeko Ganbera Abesbatza (erdiprofesionala) eta, 2006tik, Nova Lux Ensemble talde profesionala. Nova Lux Ensemblek Errenazimenduko eta Barrokoko obrak interpretatzen eta zabaltzen ditu, batik bat, eta arreta berezia jartzen dio Espainiako musika ondareari. Elkartearen orain arteko eragozpenik handiena zen eszenatoki egoki eta eskuragarririk ez edukitzea, eta horregatik egin dute hitzarmena kontzertuak Nafarroako Museoko elizan emateko.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa