Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nekazaritzako enpresaburuen 2,7 milioi euroko inbertsio induzitua osatuko da horrela
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2012ko ekitaldian 993.556 euroko gastua egiteko baimena eman dio hamahiru nekazaritza-ustiategi modernizatzen laguntzeko.
Laguntza horien bidez modernizazio-proiektuaren gastuen heren bat inguru ordainduko da. Ustiategien titularrak diren nekazaritzako enpresaburuek 2,7 milioi euroko inbertsio induzitua egingo dute.
Laguntzak jasotzeko, ustiategiek bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu behar dute, EBko arauak bete behar dituzte, inbertsioen plana aurkeztu behar dute eta zerga-betebeharretan egunean egon behar dute.
Hamahiru nekazaritza-ustiategi modernizatzeko milioi bat euroko laguntzak eman dituzte.
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2012ko ekitaldian 993.556 euroko gastua egiteko baimena eman dio hamahiru nekazaritza-ustiategi modernizatzen laguntzeko, otsailaren 26ko 75/2009 Foru Dekretuak araututako deialdiaren barruan.
Laguntza horien bidez modernizazio-proiektuaren gastuen heren bat inguru ordainduko da. Ustiategien titularrak diren nekazaritzako enpresaburuek 2,7 milioi euroko inbertsio induzitua egingo dute. Ustiategiak Artaxoan (3), Tafallan (3), Ablitasen (2) eta Cortesen, Buñuelen, Caparroson, Erriberrin eta Garesen (1) daude.
Laguntzak jasotzeko, ustiategiek bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu behar dute, EBko arauak bete behar dituzte, inbertsioen plana aurkeztu behar dute eta zerga-betebeharretan egunean egon behar dute. Diruz lagundutako inbertsioak hurrengo hauei lotuta egongo dira: produktibitatea eta produktuaren kalitatea hobetzea; inguru naturala babestea; prebentzioa eta segurtasuna lanean, eta ekoizpen-kapitala handitzea higiezinetan, lurretan edo ekipoetan.