Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan 508 langabe gehiago zeuden iraila amaieran
astelehena, 2010.eko urriak 4
Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du: 875 lanpostu sortu dira
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du 2010eko abuzturik irailera: 41.374 langabe daude, abuztuan baino 508 gutxiago.
Balio erlatiboetan, igoera %1,24koa da.
Gizarte Segurantzako bilakaerari dagokionez, Espainian 44.985 bazkide gutxiago daude eta Nafarroan, berriz, 875 gehiago.
Sexuari dagokionez, 21.591 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %2,79 gehiago daude) eta 19.783 gizonak (aurreko hilean baino %0,40 gutxiago daude).
Etorkinen multzoan 83 langabe gutxiago daude (%1).
Langabeziak enplegu agentzia hauetan egin du behera:
Lodosan (%8,32), Altsasun (%0,91) eta Tafallan (%0,43).
Aitzitik, gora egin du Agoitzen (%4,10), Donezteben (%2,90), Iruñean (%2,12), Tuteran (%0,74) eta Lizarran (%0,63).
Lan arloko zuzendari nagusiak, Imelda Lorea Echavarrenek, zera nabarmendu du "iraileko langabeziaren igoerak kontraste egiten du industriaren eta eraikuntzaren portaera onarekin eta, batez ere, Gizarte Segurantzako afiliazioaren igoerarekin; izan ere, Nafarroan 875 lanpostu sortu dira irailean".
Alde horretatik adierazi du "nekazaritzan, industrian eta erakuntzan langabeziak behera egin duen arren (11, 113 eta 214 langabe gutxiago da, hurrenez hurren), igoera ez dela nahikoa izan zerbitzuen sektorean eta aurrez enplegurik izan ez dutenen multzoan izan den igoera".
Jarduera ekonomikoetako azpisektoreka, langabeziak behera egin du hezkuntza, eraikuntza espezializatuko jardueretan, eraikinen eraikuntzan, eta lurreko eta tutueriako garraioan.
Hona hauetan, berriz, gora egin du: osasun, kirola, aisia, aurrez enplegurik ez dutenen multzoa, txikizkako merkataritza (salbu motordun ibilgailuak eta motorrak), eraikinetarako zerbitzuak, lorezaintza, enpleguarekin zerikusia duten jarduerak, janari eta edari zerbitzuak, egoitza establezimenduetako asistentzia, administrazio publikoa, defentsa eta derrigorrezko gizarte segurantza.
2009ko iraileko datuen aldean, 4.021 langabe absolutu gehiago daude (balio erlatibotan %10,76).