Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erabakia hartu dute Nafarroa Bai alderdiak koalizioko alkatea eta lau zinegotzi izendatzeari uko egin ondoren
Transcripción textual del video
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Olatzagutiako Udaleko Gestio Batzordeko kideak izendatzeko deialdi publiko bat egitea; deialdira aurkez daiteke batzordekide izateko baldintzak betetzen dituen edonor.
Erabakia hartu dute Nafarroa Bai hauteskunde koalizioak batzordekideak izendatzeari uko egin diolako. Izan ere, uztailaren 28an koalizioko alkateak eta lau zinegotzik karguak utzi zituzten, eta horiek ordezkatu behar dira.
Kargu-uzte horien ondorioz, Olatzagutiako Udalean geratu ziren legez kanpo utzitako EAEko hiru zinegotzi eta PSNko zinegotzi bat.
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Olatzagutiako Udaleko Gestio Batzordeko kideak izendatzeko deialdi publiko bat egitea; deialdira aurkez daiteke batzordekide izateko baldintzak betetzen dituen edonor.
Erabakia hartu dute Nafarroa Bai hauteskunde koalizioak batzordekideak izendatzeari uko egin diolako. Izan ere, uztailaren 28an koalizioko alkateak eta lau zinegotzik karguak utzi zituzten, eta horiek ordezkatu behar dira.
Kargu-uzte horien ondorioz, Olatzagutiako Udalean geratu ziren legez kanpo utzitako EAEko hiru zinegotzi eta PSNko zinegotzi bat; zinegotzi kopurua, beraz, Udalbatzak izan behar duen kide kopuruaren (7) erdia baino gutxiago da.
Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren (HEOLO) arabera, horrelakoetan Gestio Batzordea osatu behar da.
Halaber, HEOLOk dio ordezkariak izendatu behar dituela kargua utzitakoen alderdi, koalizio, federazio edo hautesle elkarteak .