Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Asteartean eta ostiralean egingo dira, Pirinioetako Autobiaren 4. tartea eraikitzeko lanengatik
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetarako bi mozketa programatu dira Iruñea-Huesca errepidean (N-240), Ledea parean (42,400 eta 43,300 kilometro-puntuetan), Pirinioetako Autobiaren (A-21) 4. tartea (Judasen Benta-Esa) eraikitzeari lotutako leherketengatik.
Lehenengo mozketa uztailaren 27an, asteartea, izango da, 13:30etik 13.45era. Bigarren mozketa uztailaren 30ean, ostirala, izango da, 13:30ean, eta ordu erdiko iraupena izango du.
Errepide berean, Iruñea eta Huesca lotzen dituen horretan (N-240), Pirinioetako Autobiaren (A-21) bosgarren tartea eraikitzeko lanengatik Esan trafikoa desbideratzen jarraitzen dute, Leireko Monasteriora doan bidegurutzean.
Aste honetan, gaurtik ostiralera, Pirinioetako Autobian (A-21) erreien mozketak egingo dituzte 8etatik 18etara, galtzadan egingo diren lanen eraginez, puntu hauetan: Imarkoain (8,200 kilometroa), Torres de Eloz (11,050 kilometroa), Elo (16,300 kilometroa) eta Izko (27,400 kilometroa).
NA-137 errepideak moztuta jarraitzen du Aragoiko mugan
Bestalde, Burgi-Izaba-Frantzia errepidea (NA-137) errepidea moztuta dago Aragoiko mugan, atzo goizean errepide horren Aragoiko zatian, Sigüésen (Huesca), izandako lur-jausiaren eraginez, A-137 errepidearen 11. kilometroan. Desbideratzeak Nafarroako Gobernuak A-21 Pirinioetako Autobiaren hasieran, Noainen, dituen informazio-paneletan iragarrita daude. Horrez gain, Erronkariko haranetik Burgiko errepidea erabiliz ateratzen ari diren guztiei mozketa horren berri ematen zaie, gidariek NA-214 errepidea har dezaten, Nabaskoze eta Irunberrirantz.