Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Joan den larunbatean 32.000 pertsona baino gehiago joan ziren inaugurazio-ekitaldira
Michel Ligonnet Nafarroako Zirkuituko zuzendariak gaur goizean 2010eko kirol egutegia aurreratu du. Berak baieztatu duenez, Nafarroako Zirkuituaren lehenengo urtean txapelketen egutegia egin da eta egutegi hori hilabeteek aurrera bilakatzen ari da. Hurrengo lau hilabeteetako asteburu guztiak konprometituta daude (uztaila, abuztua, iraila eta urria).
Ildo horretatik, Nafarroako konplexua inauguratzeko nazioko eta nazioarteko txapelketak egingo dira, hala nola Pirelli Superstock Series (uztailak 31), Gaztela-Mantxako eta Nafarroako Motoziklismo Txapelketa (irailak 4 eta 5), Turismo Handien Espainiako Txapelketa (irailak 25 eta 26), Espainiako Erresistentzia Txapelketa (urriak 2 eta 3), Superleague Formula (urriak 23 eta 24) eta FUN CUP (azaroak 6 eta 7). Gainerako asteburuetan zirkuitua motorraren zaleek alokatu dute.
Gainera, Michel Ligonnetek baieztatu duenez, inaugurazio-egunean 32.050 pertsona hurreratu ziren. Ligonnetek egun horretako balantzearen datu batzuk eman ditu, besteak beste: Paddock-aren instalazioetan 1.600 ibilgailuk parte hartu zuten, pisten segurtasunaz 120 pertsona arduratu ziren eta 10 irakasle, 20 profesional mediko eta antolaketaz arduratzen ziren 261 pertsona egon ziren.