(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Juslapeña eta Atezko bailarak bisitatu ditu asteartea, 2010.eko ekainak 1

Bi bailaretako udal ordezkariekin bildu da zonaldeko errealitatea ezagutzeko


Sanz Lehendakaria Marcaláineko alkatearekin

Sanz Lehendakaria eta Salanueva kontseilaria Marcaláineko alkatearekin ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesma jaunak, Tokiko Administrazioko kontseilariarekin batera, Amelia Salanueva Murguialday andrearekin, Juslapeña eta Atezko bailarak bisitatu ditu osatzen duten udal eta kontzejuetako errealitatea ezagutzeko.

Lehenik eta behin, Lehendakaria Marcaláinera joan da, Juslapeña bailarako hiriburura. Bertan, bertako alkatea agurtu du, Mikel Armendáriz jauna, eta baita gainontzeko tokiko ordezkariak ere. Horiekin bilera izan du udaletxean. Bileran, alkateak bailararen garapenerako plana aurkeztu du eta bere kezkak jakinarazi dizkio Lehendakariari. Planteatutako eskaeren aurrean, Miguel Sanzek ondoko konpromisoak hartu ditu: oinarrizko telefoniako komunikazioak sendotzea aztertzea; hiri eta lurralde mailako planaren garapenean laguntzea; bailara osatzen duten 10 kontzejuen arteko komunikazioak hobetzea eta natura kontserbatzeko plana diseinatzea. Ondoren, agintariek udalerriko udal instalazioak bisitatu dituzte.


Ondoren, Sanz Atezko Bailarara joan da. Bailarako hiriburuan, Ericen, bertako alkatea den María del Carmen Ciganda andrearekin eta udal ordezkariekin elkartu da. Bileran zonaldeko proiektuen gainean jardun dute, bereziki bailarako udalerrietarako uraren horniketaren gainean; izan ere, horretarako lehen fasea amaituta dago eta bigarrenaren zain daude. Aztertutako beste gaietako bat bailarako hirigintzako plana izan da. Kontu horri dagokionez, Salanueva kontseilariak jakinarazi die plan onartuta dagoela eta ingurumenarekiko inpaktuaren txostenaren zain daudela. Azkenik, garraio publikoari buruzko arazoak komentatu dituzte eta Nafarroako Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren zerbitzuak eskaini dizkie arazo horri irtenbideren bat aurkitzeko.


Sanz Lehendakaria Atezko Bailarako udal ordezkariekin

Sanz Lehendakaria Atezko Bailarako udal ordezkariekin ( irudia handitu )

Bisitak Indar abeltzaintzako esplotazioan zeharko ibilaldi batekin jarraitu du, behi eta zaldi piriniarra oinarri duena, Beunza-Larrean kokatutakoa. Ondoren, geldialdi bat egin dute 2007-2008an egindako urak ekartzeko obren kutxatila batean eta Eguíllorren beste esplotazio bat bisitatu dute, artilean oinarritzen denekoa.

Abeltzaintzako esplotazioetan zeharko ibilbide hori amaitu ostean, hamaiketakoa izan dute Atezko Bailarako udaletxean, eta bertan, Sanz lehendakariak eta gainontzeko agintariek auzokideekin eta hurbileko herri eta udalerrietako ordezkariekin elkartzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa