(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru elkargo ofizial Gobernuarekin elkarlanean arituko dira, jarduera ekonomikoak arinago abian jartze aldera asteartea, 2010.eko ekainak 1

Caballero kontseilariak esparru hitzarmen bat sinatu du aparejadoreen, industri ingeniarien eta industri ingeniari teknikoen elkargoekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek lankidetza hitzarmen bat sinatu du gaur foru erkidegoko hiru elkargorekin: Nafarroako Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoarekin, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoarekin eta Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin. Hitzarmenaren helburua da enpresa ekimenak eta ekimen profesionalak abian jartzeko izapide administratiboak erraztea.

Kontseilaria eta industri ingeniarien, ingeniari teknikoen eta aparejadoreen elkargoetako ordezkariak (ezker eskuin).

Caballerok hitzarmen bat sinatu du hiru elkargo profesionalekin, prozedura administratiboak arintzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek lankidetza hitzarmen bat sinatu du gaur foru erkidegoko hiru elkargorekin: Nafarroako Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoarekin, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoarekin eta Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin. Hitzarmenaren helburua da enpresa ekimenak eta ekimen profesionalak abian jartzeko izapide administratiboak erraztea.

Hitzarmena Nafarroako Jauregian sinatu dute eta ekitaldira bertaratu dira Jesus Maria Sos Arizu, Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofizialeko burua; Carlos Izkue Montejo, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko jarduneko dekanoa; eta Gaspar Domenech Arrese, Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa. Beste administrazio eta elkargo profesionalek ere hitzarmenera atxikitzeko aukera izango dute. 

Esparru hitzarmen horri jarraiki, prozedurak berrikusiko dituzte, izapideak errazteko; izapide digitala ezarriko dute; eta foru administrazioaren zenbait funtzio hiru elkargoen esku utziko dituzte. Funtzio horiek eskuordetu ahal izateko hitzarmen berri bat sinatuko dute; funtzioetako bat da egiaztatzea administrazioari bidaltzen zaion dokumentazioa egokia dela eta araudiarekin bat datorrela. 

Dokumentuak onirizteko prozesu horri esker, ez dira errekerimenduak eta zuzenketak egin beharko eta prozedurak arinago izapidetuko dira; alde horretatik, lehentasuna izango dute jarduera ekonomikoak abian jartzeko prozedurak (baimenak, kasu). Oniritzi hori proiektua profesional batek diseinatu duela bermatzen duenaren osagarria da. Gainera, elkargoek espezifikazio teknikoak betetzen direnaren egiaztagiri gisa erabiltzen den “egokitasun oniritzia” egin ahal izango dute. Ikuskatzeko ahalmena administrazioak izango du. 

Gobernuak akordioan hitz eman du haren eskumeneko diren prozeduretarako izapideak, baldintzak eta dokumentazioa jasotzen dituzten protokolo eguneratuak ematea eta oniritziak aintzatestea. Halaber, hitzarmenaren edukiaren berri emango die departamentuei eta sistema telematiko txiki bat jarriko du martxan, biltegi baten modukoa, proiektu teknikoak eta oniritziak errazago artxibatzeko eta kontsultatzeko; hori izapideak erabat modu elektronikoan, paperik gabe, egiteko aurreko pausoa da.

Caballero kontseilariak nabarmendu du ekimen horien asmoa dela administrazioa “modernizatzea eta eraginkorrago bihurtzea”, agente sozial eta ekonomikoek ekimenak arinago hasi eta garatu ditzaten, eragozpen administratiborik gabe, batetik bestera ibili beharrik gabe eta “kontrol bikoitzik gabe”; eta horretan “prozesua merkeagoa izango da eta jarduera ekonomikoa sustatuko da". Bere aldetik, Gaspar Domenechek elkargoen izenean adierazi du akordio hori “aukera bat” dela elkargoentzat, baina baita gizartearen aurreko “betekizun bat” ere, gizarteak gero eta gehiago eskatzen duelako segurtasun arloan. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa