Ikusi egun honetako albiste gehiago
SODENA enpresa publikoak eta UPNAk lankidetza zientifiko-teknologikorako akordio markoa sinatu dute
asteartea, 2010.eko maiatzak 25
Xedea ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortzea eta ikerketa horri balioa ematea da
Transcripción textual del video
José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SA (SODENA) enpresa publikoaren presidenteak eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak lankidetza akordio markoa sinatu dute ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruetan. Akordioaren bidez ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortu nahi da eta ikerketari balioa eman nahi zaio. Ekitaldian Jose Mª Aracama Yoldi SODENAko kudeatzailea eta Alfonso Carlosena García UPNAko ikerketa errektoreordea egon dira.
SODENA enpresa publikoak eta UPNAk lankidetza zientifiko-teknologikorako akordio markoa sinatu dute
(
irudia handitu
)
José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SA (SODENA) enpresa publikoaren presidenteak eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak lankidetza akordio markoa sinatu dute ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruetan. Akordioaren bidez ikerketa zientifiko eta teknologikoa ekoizpen ehunera eramatean efizientzia albait handiena lortu nahi da eta ikerketari balioa eman nahi zaio. Ekitaldian Jose Mª Aracama Yoldi SODENAko kudeatzailea eta Alfonso Carlosena García UPNAko ikerketa errektoreordea egon dira.
Roig kontseilariak akordio hau modu positiboan baloratu du eta, bere ustez, oinarri teknologikoa duten proiektu berriak ekarriko ditu, eta proiektu horiek balio erantsia eta enplegua sortuko dituzte. Hori dela eta, ongizatzea eta aberastasuna sortuko dira gizartean. Era berean, pozik agertu da UPNAn ikerketaren arloan egiten den lanarekin. Bestalde, UPNAko errektoreak azpimarratu duenez, unibertsitateak talentua sustatzea eta erakartzea, ezagutzari balioa ematea eta lurraldearen garapen ekonomikoan laguntzea du xede. José Mª Aracama SODENAko kudeatzaileak gogorarazi du SODENAn aldaketa ekonomikoaren ildo estrategikoetan lan egiten dela, eta ildo horretatik, mundu osoko unibertsitate nagusiekin harremanak ezarri direla.
Akordioaren arabera, SODENAk negozio-ideia bihurtzeko potentzial handia duten teknologiak edo ezagutza oro har identifikatzen lagunduko du, oinarri teknologikoa duten enpresak sortzeko edo industria jabetza moduan erregistratu eta merkaturatzeko. Jarduera hori, batez ere, arlo hauetan aplikatuko da: energia berriztagarriak; bioteknologia eta biomedikuntza; ingeniaritza biomedikoa; ingurumen-agrobiologia eta nanoteknologia.
Bestalde, UPNAk jarduera-ildo horietako batzuk Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren barruan gehituko ditu. Proiektu horretan, UPNAk Kalitate Aipamena lortu zuen 2009an. Julio Lafuente UPNAko errektoreak gogorarazi duenez, proiektuak hiru ardatz ditu: ingurumenarekiko konpromisoa energia eredu berriari arreta berezia eskainiz, gizarte konpromisoa eta lurraldearekiko konpromisoa. Hori guztia unibertsitatearen eginkizunei lotuta dago: irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia, eta horrek campusa modu bertikal zein horizontalean aldatzea dakar.
Bi erakunde horiek zenbait ekintzatan lankidetzan aritzen dira. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da bi erakundeak gehiengo akziodunak direla 2008ko urtarrilean eratutako nanoteknologiaren arloko I+G fundazioan (FideNa).
SODENA enpresa publikoa da eta Nafarroarako enpresa-proiektuen sorrera eta garapena bultzatzea du xede, ekintza koordinatuetan lankidetzan arituz, Nafarroako ekonomiaren gehiengo lehiakortasuna lortze aldera. Arrisku-kapitala inbertsio-proiektuak gauzatzeko finantza-tresna nagusia da.
UPNA zuzenbide publikoko erakundea da, eta eskumenen barruan, goi-mailako hezkuntzaren zerbitzu publikoa dagokio ikerketaren, irakaskuntzaren eta ikasketen bidez. Nortasun juridikoa eta berezko ondarea ditu, eta erakundearen autonomia beste erakunde batzuekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko funtsezko tresna da.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa