Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zikloan hiru orkestra gonbidatuk parte hartuko dute: Galiziako Real Filharmonía, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa
Transcripción textual del video
Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Ernest Martínez Izquierdo Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendariak Orkestra Sinfonikoaren 2010-2011 denboraldirako abonamenduko programazio berria aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan. Programazioan klasiko handiak eta bakarlari bikainak eta zuzendari gonbidatuak daude, eta aniztasunari lehentasuna eman zaio, ikus-entzule ugari erakartzeko.
Modu horretan, 2010eko iraila eta 2011ko ekaina bitartean egingo diren zikloko hamalau programetan, historiako konpositore onenetako batzuen musikarik onena entzun ahal izango da –Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Dvorak, Brahms, Tchaikovsky, Mahler, Prokofiev, R.Strauss, Wanger, Chopin eta Shostakovich-.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.