Ikusi egun honetako albiste gehiago
Telefónica Fundazioarekin protokoloa sinatu da 130 irakasle teknologia berrietan trebatzeko
asteartea, 2010.eko maiatzak 18
Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen %66k ordenagailua erabiltzen dute gelako baliabide moduan
Educared Astean 130 irakasle teknologia berrietan trebatuko dira.
(
irudia handitu
)
Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak eta Marián Juste Picón Telefónica Fundazioko Hezkuntza Programen zuzendariak lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) patioan. Horren bidez, 130 irakasle, zentroko zuzendari eta hezkuntza-arduradun trebatu nahi dira informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera pedagogikoan. Sinadura arbel elektroniko batean egin da.
Trebakuntza-jarduerak gaur hasi dira eta NAPIn garatuko dira datorren ostegunera arte, maiatzak 20, Telefónica Fundazioak antolatzen duen EducaRed Astearen barruan. Xedea hezkuntzako profesionalak trebatzea da, gaur egungo hezkuntza-eskaera berriei erantzun egokiena emateko beharrezkoak diren erreminten inguruan, zenbait tailerren bidez.
Zehatz esanda, saio horien bidez irakasleek eskura dituzten baliabide informatikoak albait gehien aprobetxatzea nahi da, azken aurrerapenak aplikatzeari esker, hala nola Web 2.0 teknologia, Podcast eta hezkuntzan espezializatutako gizarte-sareen sorrera.
Telefónica Fundazioarekin protokoloa sinatu da irakasleak teknologia berrietan trebatzeko.
(
irudia handitu
)
Ildo horretatik, bertaratuek azken programa informatiko pedagogikoak jorratzen dituzte, baita erreminta digital berritzaileenak ere (tablet pc, arbel digitalak). Ondoren, irakasleek trebakuntza gehigarria jasotzen dute on line hilabetez, EducaRec atariaren bidez. (
www.educared.org).
IKTak gelan Catalán kontseilariak Hezkuntza Departamentuak garatutako hiru lan-ildoak azaldu ditu, hezkuntza arloan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako beharrizan berriei eta erronkei erantzuna emate aldera: zentroetan azpiegiturak eta zerbitzu informatikoak gehitzea, eskolako informazioaren kudeaketa eta IKTak ikasketa-programan integratzera bideratutako programak.
Ildo horretatik, kontseilariak azpimarratu duenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen %66k baino gehiagok ordenagailua gelan baliabide moduan erabiltzen dute, gutxienez, arlo baten edo ikasgai baten unitate didaktiko bat garatzeko. Hori dela eta, “IKTak gelan erabiltzeko ezagutza, trebetasun eta irizpideen inguruan etengabeko trebakuntza eta gaurkotzea egin behar da eta ikasleei modu autonomoan ikasten (‘ikasten ikasi’) laguntzen dieten metodologiak praktikan jarri behar dira”.
Era berean, Catalánek Interneteko nabigazio segurua aipatu du; izan ere, “Internet aukera ugari dituen unibertsoa da, baina aldi berean gure ikasleentzat arriskuak dituela jakin behar dugu”, adierazi du.