Ikusi egun honetako albiste gehiago
160 enplegatu publikok Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruko trebakuntza jaso dute
asteartea, 2010.eko maiatzak 18
Caballero kontseilariak azpimarratu du arau honek garrantzi handia duela gaur egungo krisialdi ekonomikoan
160 enplegatu publikok Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruko trebakuntza jaso dute.
(
irudia handitu
)
Foru Administrazioko, toki entitateetako eta Estatuaren Administrazioko 160 enplegatuk trebakuntza-jardunaldia izan dute gaur Europako zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren inguruan. Jardunaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) antolatu du.
Jardunaldia “La transposición de la Directiva de Servicios, un reto transcendental” (Zerbitzuen Zuzentaraua aplikatzea, garrantzi handiko erronka) Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Elma Saiz Delgado Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak aurkeztu dute.
Caballero kontseilariak adierazi duenez, Espainiako legeriara eta Foru Komunitateko legeriara ekarritako neurriek “eragin sakona” dute eta krisialdi ekonomiko honetan ekonomia sustatzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko “garrantzi berezia” dute.
Kontseilariak gogorarazi duenez, zuzentarauak lege eta administrazio oztopoak kendu nahi ditu Europa osoan zerbitzuak askatasunez ematea errazteko –kontseilariaren esanetan, ekonomiari eta enpleguari dagokionez lehenengo sektorea da-, eta herritarren eta eragile ekonomikoen eta Administrazioaren (ikuskatze eginkizuna izango du) arteko harremanak aldatzen ditu. Caballerok nabarmendu du sinplifikazioari eta bizkortasun burokratikoari esker “denbora eta dirua aurreztuko dutela enpresek eta partikularrek”. “Zerbitzuen merkatuan joko-arau bizkor eta argiagoak lortuta, partikularren eta enpresen ekimena piztuko da eta zerbitzu eta ondasun berriak martxan jarriko dira”, aurreratu du.
NAPIk jardunaldi hau antolatu du arau honek Herri Administrazio guztien (prozedura-arauak, leihatila bakarra, barne merkatuko jardueren arauketa, etab.) kudeaketa publikoan “aldaketa sakona” ekarriko duelako. Izapidetzen dituen prozedura kopurua kontuan hartuta eta herritarrengandik hurbil dagoenez, Toki Administrazioaren esparruko aplikazioa modu berezian aztertu da. Izatez, izena eman duten asko udaletako idazkariak dira.
Caballerok azpimarratu du arau honek garrantzi handia duela gaur egungo krisialdi ekonomikoan.
(
irudia handitu
)
Adituak zuzentaraua aztertzen eta aplikatzen NAPIk zuzentarauaren azterketan zein aplikazioan aditu diren pertsonak ekarri ditu. María Amparo Salvador Armendáriz Nafarroako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasleak araua Espainian aplikatzeko esparru orokorrari buruz hitz egin du. Ondoren, José Antonio Rázquin Lizarraga Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak araua Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea eta administrazio-prozeduran eta sinplifikazio-neurrietan duen inpaktua aztertu ditu.
Horrez gain, mahai-ingurua programatu da ‘El impulso de la Directiva de Servicios en la modernización de la gestión administrativa’ (‘Zerbitzuen Zuzentarauaren bultzada administrazio-kudeaketaren modernizazioan’) gaiaren inguruan. Mahai-inguru horretan hainbat alderdi eztabaidatu dira, hala nola administrazio-kostuak, lanbide-elkargoen eginkizuna eta udalerrietan aplikatzea. José Contreras López Nafarroako Gobernuko Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria izan da moderatzailea, eta hurrengo hauek hartu dute parte: Jesús Méndez Fernández Gaztela eta Leongo Juntako Herritarren Artapenerako eta Zerbitzuen Kalitaterako zuzendari nagusia; Antonio Rodríguez Fernández Nafarroako Industri Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkari teknikoa; eta Valentín Merino Estrada Valladolideko Udaleko idazkaria.