Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azpimarratu du etxebizitzen salerosketak, automobilen ekoizpenak, esportazioek eta industri ekoizpenaren indizeak gora egin dutela
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak azaldu du ekonomia arloan Europan hartutako neurriekin (Ecofin, erreskate funtsa) eta estatuan hartutako neurriekin (gastua mugatzea eta defizita murriztea) egoera ekonomikoak hobera egin duela oro har. Bultsan, esaterako, %10 inguruko igoerak egon dira.
Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurriek erkidegoko ekonomiari mesede egin diotela azaldu du Sanzek
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako ekonomia eta politikari eta Foru Gobernuak gaurko ohiko bileran hartutako erabakiei buruz hitz egin du gaur goizean, prentsaurrekoan.
Egoera ekonomikoaz hitz egiten hasi baino lehen, Lehendakariak gaur goizean hartutako erabaki baten berri eman du. Izan ere, Espainiako erregeari ebakuntza egin diotela jakin ondoren, Nafarroako Gobernuak erabaki du berorren maiestateari “estimua" eta "laster osatu eta indarberritu dadinaren gogoa" agertzea.
Ekonomiari dagokionez, Lehendakarik esna du Nafarroako Gobernuak egiaztatu duela Europan hartutako neurriek (750.000 euroko erreskate funtsa) ekonomia dinamizatu dutela, baita estatuan hartutakoek ere (gastua mugatzea eta defizita gutxitzea). Neurri horiek, gainera, mesede egin die poltsari eta merkatuetan konfiantza berreskuratzen lagundu dute.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.