Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Asturias eta Vianako printze-printzesek Nafarroako Gobernuaren sariak ekainean emango dituzte
Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesek 2010eko Vianako Printzea Sariak ekainean emango dituzte Iruñean.
Jürgen Untermann (Rheinfelden, 1928ko urriaren 24a) Hizkuntzalaritza Indoeuroparraren Irakasle Emeritua da Coloniako Unibertsitatean eta Iberiar penintsulan hizkuntzen eta idazkera aurrerromatarren nazioarteko espezialista nagusia dela pentsatzen dute. Untermann hispaniar dokumentazioa 1956an aztertzen hasi zen, Deutsche Forschungsgemeinschaft emandako beka bati esker, Julio Caro Barojak eta Madrilgo Institutu Arkeologiko Alemanak babestutako proiektu baten esparruan.
Penintsulara etengabeko bisitak egin zituen, herri aurrerromatarrek utzitako aztarna lingustiko guztiak lehen eskutik aztertzeko, bereziki epigrafikoak. Horretan oinarrituta, ‘Monumenta Linguarum Hispanicarum’ proiektu arranditsua egiten hasi zen. Corpus horretan, penintsulako hizkuntza zahar guztietako inskripzio ezagun guztiak bost liburukitan bildu zituen. Epaimahaiaren arabera, Monumenta liburukiak Hispaniako hizkuntza zaharrak aztertzeko ezinbesteko oinarriak dira, baita antzinako Iberiako errealitate kultural, etniko eta soziopolitikoa deskribatzeko ere.
Kasta ahuletako mendeko emakumeak
Elkartasunaren Vianako Printzea Sariaren bidez, Creative Handicfrats GKEari eta Isabel Martín Alonso GKEaren sortzaileari Mumbai hiri indiarreko auzo marginaletako kasta ahuletako emakumeen garapen ekonomikoa eta pertsonala bultzatzeko programak abian jartzea aitortu nahi izan zaie. Gaur egun 1.200 emakume inguru hartzen ditu barruan: 400 inguru eskulangintzako oihalgintzako 12 kooperatibatan eta prestatutako janarien kooperatiba batean daude, eta 800 aurrezkiari eta mikrokredituari lotutako taldeetan. Erakundearen xede nagusia emakumeak alderdi psikologikoan eta ekonomikoan gaitzea da haien buruaren jabe eta haien erabakien erantzule izan daitezen. Kooperatibak produktu eta eskulan ugari esportatzen ditu Espainiara, Frantziara, Italiara eta Estatu Batuetara Bidezko Merkataritzaren nazioarteko sareen bidez.
Adinekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioa irabazteko asmorik ez duen erakundea da. Estatuan sortu zen adinekoen eskubideak defendatzeko. ‘Desatar al anciano y enfermo de Alzheimer’ programa dela-eta saria jaso zuen, saria emateko akordioan jasotakoaren arabera, Espainian ekimen “guztiz berritzailea” baita.
Programa hau erreferentzia bihurtu da. Mendeko pertsonek autonomia fisiko, adimen autonomia eta autonomia psikosozialaren maila albait handiena izatea lortu nahi du. Ongizate horri batzuetan oztopoak jartzen zaizkio neurri murriztaileak erabilita. Modu horretan, uztarriak apurtzea giltzarria da autonomia maila handiagoa lortzeko eta oinarrizko eskubideen errespetua sustatzeko.
CEOMA irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta adinekoen eskubideak defendatzeko sortu zen. 39 elkarte biltzen ditu barruan, naziokoak zein autonomikoak. Milioi bat bazkide baino gehiago eta ia 1.500 elkarte ordezkatzen dituzte.