Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 20 milioi eurotik gora eman ditu ikertzaileen prestakuntzarako
asteazkena, 2010.eko maiatzak 5
Foru Gobernuak jardunaldi bat antolatu du kolektibo horrentzat zuzendutako mugikortasun eta nazioartekotasun laguntzak azaltzeko
Nafarroako Gobernuak 20 milioi eurotik gora eman ditu ikertzaileen prestakuntzarako.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, 1996 urteaz geroztik, 20 milioi eurotik gora eman ditu ikertzaileen prestakuntzarako eta ikerkuntzarako; izan ere, urte horretan, Prestakuntza eta Ikerkuntzako eta Garapeneko Plana sortu zen. Diru horrekin doktoretza aurreko eta osteko lanak egin ahal izatea finantzatu da; halaber, plan horretan bildutako proiektuak eta ikerkuntza-taldeak gauzatzea.
Foru Gobernuak, Hezkuntza eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua departamentuetatik, jardunaldi bat antolatu du berriki, ““Aukerak ikertzaileek VII Programa Markoan parte hartzeko: Ideas eta People” titulupean. Bertan, ikertzaileen mugikortasun eta nazioartekotasunerako existitzen diren laguntzak azaldu dira. Jardunaldi horretara berrogeita hamar teknikari hurbildu ziren.
Nafarroako Gobernuaren aldetik, Irakaskuntzak eta Unibertsitate Hedapen eta Ikerkuntzako Zerbitzuko zuzendariak, María Antonia del Burgo Tajadura andreak, eta Berrikuntza eta Informazioaren Zerbitzuko zuzendariak, Rafael Muguerza Eraso jaunak, hartu zuten parte, foru gobernuak ikerkuntzarako eskainitako laguntzen berri emateko.
Horrez gain, saioan Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kulturako zuzendari nagusiak hartu zuen parte, Carmen Madrid-González andreak, VII Programa Markoaren “People-Marie Curie” programek eskainitako aukerak azaldu zituena; halaber, Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ordezkari batek, David González jaunak, “Ideas” Programa azaldu zuena, programa horretan bertan bildutakoa.
Jardunaldia benetako esperientziak eskainita azaldu zen, Teknologia eta Elikadura Segurtasunerako Zentro Nazionaleko (CNAT) I+D+i zuzendaria den Carlos Javier González jaunaren eta Marie Curie bekaren onuradunak izan diren Estíbaliz Larráinzar, Vicky Sarriés eta Montse Arrasate ikertzaileen eskutik.
Nafarroak ia %2 ematen du I+D+i-rako Bere agerraldian, Muguerzak azpimarratu zuenez, “Nafarroak, Espainiako lurraldearen %2 eta populazio espainiarraren %1,4, BPGren %1,7 eskaintzen du, eta ia %2 I+D+i-rako, patenteen %3,6rako”. Gainera, bertaratutakoak Ikerkuntzako Europar Espazioan kooperatzera eta nazioartekotzera animatu zituen.
Zentzu horretan, Burgok adierazi zuenez, “zorionekoak gara Europaren eraikuntzan dihardugulako, segur aski Garai Postmodernoko utopiarik handiena. Amets horrek bi zutabe nagusi ditu: ideia berriztatzaileak eta pertsona ekintzatzaileak”. Halaber, n-EURAXESS bulegoaren sorreraren berri eman zuen, EURAXESS Mugikortasunaren Zentroen Europako Sarean integratutako ikertzaileen mugikortasunaren laguntzarako bulego nafarra. Aurten, hogeita hamar ikertzailek baino gehiagok jaso dute nolabaiteko arreta erakunde horren eskutik.
Bestalde, Madrid-Gonzálezek azaldu zuenez, “People-Marie Curie” programak 4.000 milioi euro ditu ikertzaileen prestakuntza, mugikortasuna eta garapena egituratzeko, maila publikoan zein pribatuan.
Azkenik, Gonzálezek azaldu zuenez, “Ideas” programaren helburua Europa lehiakorragoa lortzea da, oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntzen, zientzia eta teknologiaren eta ohiko diziplinen arteko ohiko desberdintasunak gaindituta. Laguntza horren onuradunak ikerkuntzako talde indibidualak izan daitezke, ikertzaile nagusi baten zuzendaritzapean, edozein dela ere bere nazionalitatea eta, beharrezkoa bada, bestelako kideak bildu daitezke taldean.