Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gizarte Segurantzako afiliazioetan 971 okupatu gehiago daude
Apirilean 1.381 pertsona gutxiago daude langabezian Nafarroan
Apirileko beste aldagai batzuk
Lan-agentziei erreparatuz, langabeziak behera egin du guztietan, baina aipatzekoak dira Lodosa, Tafalla eta Lizarraren kasuak, guztietan beherakada %5etik gorakoa izan baita: Lodosa (%9,17), Tafalla (%7,48), Lizarra (%5,13), Altsasu (%3,86), Doneztebe (%3,36), Agoitz (%3,24), Iruñea (%2,39) eta Tutera (%2,00).
Sektore ekonomikoen arabera, langabeziak ekoizpen-sektore guztietan behera egin zuen. Aipatzekoa da zerbitzuek eta industriak izandako portaera ona, 782 eta 454 pertsonak lana aurkitu baitzuten, hurrenez hurren. Nekazaritzan 14 pertsonak lana aurkitu zuten, eta eraikuntzan 201 pertsonak. Aurretik lanik ez zuten pertsonen kolektiboan 70 pertsona lanik gabe geratu ziren. Espainian, langabeziaren beherakada, Gizarte Segurantzan ez bezala, eraikuntzan pilatu zen. Jarduera ekonomikoaren azpisektoreen arabera, langabeziak hurrengo hauetan egin du behera: elikaduraren industrian, enpleguarekin lotutako jardueretan, eraikuntza espezializatuko jardueretan, jakien eta edarien zerbitzuetan, txikizkako merkataritzan, motordun ibilgailuetan eta motozikletetan izan ezik, hezkuntzan eta lurreko garraioan eta hodi bidezko garraioan. Hala ere, langabeziak gora egin du jarduera ekonomikorik gabeko esparruan.
Biztanleria mailei erreparatuz, Nafarroan batez ere gizonezkoen, gazteen eta etorkinen artean egin zuen behera langabeziak. Kasu honetan 396 pertsonak lortu zuten lana, %4k; nazioko batez bestekoak, aldiz, %0,55 egin zuen behera.
Sexuen arabera, 21.265 emakume daude langabezian (%2,69 egin du behera) eta 21.107 gizonezko (%3,63 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta).
Adin taldeei dagokienez, 5.021 langabetu 25 urtetik beherakoak dira (%7,12 egin du behera), eta 37.351 25 urtetik gorakoak (%2,6 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta).
2009ko apirilarekin alderatuta, 3.913 pertsona gehiago daude langabezian balio absolutuetan, hau da, %10,17 balio erlatiboetan.