(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak 'Portada de Santa María de Sangüesa. Imaginario románico en piedra’ liburua aurkeztu du asteazkena, 2010.eko apirilak 28

Ondoren, Santa Maria elizaraino abiatu da portada babestu duen elementu exentuaren instalazioan izateko


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, gaur goizean Zangotzako Kultur Etxean 'Portada de Santa Maria de Sangüesa. Imaginario románico en piedra’ liburua aurkeztu du, Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak editatutakoa eraberritua izateagatik. Autoreak, Alicia Ancho Villanueva eta Clara Fernández-Ladreda Aguadé, ekitaldi horretan izan dira.

Ondoren, kontseilaria Santa Maria elizaraino abiatu da portada babestuko duen elementuaren instalazioan izateko.


Harrizko irudikari erromanikoa

Obra Clara Fernández-Ladreda Aguadé eta Alicia Ancho Villanueva andreek egindakoa da, eta Muraia S.L-k koordinatu du eta Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak editatu du Santa Maria elizako ataria eraberritua izan delako. “Aproximaciones” serieko laugarren bolumena da, Nafarroako ondare kulturala hedatzeko helburuarekin, eta horretarako, publiko osoarentzako eduki erabilerraza eta atsegina du, zurruntasun eta kalitate zientifikoa baztertu gabe. Gainera, Ana García Díez eta Muraria S.L-ren 3D-ko infografiak biltzen ditu. Orotara, 1.000 ale editatu dira, 10 euroan Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean (Navas de Tolosa kalea, 21) eta Fundazioan bertan.

Liburuak bi atal ditu: lehena portadaren azterketa historiko artistikoa da, Clara Fernández-Ladreda Aguadék egindakoa, Nafarroako Unibertsitateko irakasleak eta Nafarroako Erdi Aroko Artean adituak. Bigarrenak 2008 eta 2009an portadan egindako esku hartzeak kontatzen ditu, Alicia Ancho Villanuevak egindakoa, Nafarroako Gobernuko Ondareko Higikorren eta Erregistroen Saileko goi mailako zaharberritzaile teknikoa. Eraberritze prozesuak datu berriak eskaini ditu portadaren alderdi teknikoei eta bere exekuziori buruz, bereziki berritzaileak, liburu honetan bildutakoak. Halaber, Aretaren Historiaren ikuspegitik, jarduera hori aukera paregabea izan da monumentua hurbiletik eta baldintza egokietan ezagutzeko, informazio berria eskaini duena.

Obra portadaren kokapenaren, antolaketaren eta elementuen deskripzioarekin hasten da, eta bertan irudikatutako gaien deskripzioarekin jarraitzen du. Ondoren, artistak eta estiloak jorratzen dira, bere filiazioak eta tailerrak; eraikuntza faseak eta erabilitako teknikak eta materialak; historia materiala eta bere oraina, epe luzerako kontserbazioa bermatuko duen esku hartzea.

Elementu exentu eta itzulgarri batek elizako portada babestuko du gaurtik aurrera

Adierazi bezala, gaurtik aurrera elementu exentu eta itzulgarri batek babestuko du Zangotzako Santa Maria elizako portada eguraldi txarretik eta arte erromanikoko obra nagusi horren narriadura ekidingo du.

Eraberritzea zuzendu duten teknikarien gomendioei jarraiki, hasierako proiektuak jada tenpluko fatxadako apaingarri eta erliebeak haize, euri edo elurretik babesten zuen elementu arkitektonikoaren instalazioa biltzen zuen. Gainera, egindako lanak bitartean aplikatutako tratamenduak aurkezteko balioko du era horretan fatxadaren kontserbazioa bermatzeko. Babes hori beharrezkoa da Zangotzako Santa Maria tenplu osoak duen kokapen eta orientazioa direla eta; baita bere portadaren egituragatik ere.

Proiektuak monumentuaren elementu exentua eta erabat itzulgarria proposatzen zuen, portada lekutzeko eta babesteko. Jarraibide horiei jarraiki, alderantzizko U itxurako atari mota eraiki da, 5 mm-ko txapazko estalitako profilekin, 1,20 metro sakontasuneko eta 0,29 metro lodierako pieza. Bere neurriak orotara, 11,60 metro altueran eta 9,50 metro zabaleran. Lurrean ainguratuko da hormigoizko bi zapatekin. Egitura horren azken tratamendua poliuretano alifatikoko pintura oinarria da, 70 mikrakoa sikuan. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa