Ikusi egun honetako albiste gehiago
Salanueva kontseilariak 10 Zonaldeko (Agoitz-Urroz) Mankomunitateko hondakinak biltzeko sistemaren zabaltzea aurkeztu du
asteazkena, 2010.eko apirilak 28
Gobernuak 101 edukiontzi berri izateko erosketaren %70 finantzatuko du, eta gastu osoa 20.385 eurokoa da
Salanueva kontseilariak 10 Zonaldeko Mankomunitateko hondakinen bilketaren zabaltzea aurkeztu du.
(
irudia handitu
)
Toki Administrazioko kontseilariak eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak, Amelia Salanueva andreak, eta 10 Zonaldeko (Agoitz-Urroz) Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketarako Mankomunitateko lehendakariak, Francisco Enguita jaunak, Agoitzen mankomunitate horretako hondakinen bilketa eta tratamendu sistema zabaltzea aurkeztu dute. Halaber, ekitaldian Toki Administrazioko saileko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute, eta Nilsako zuzendari kudeatzailea, Andrés Sola, izan dira.
Zabaltzea hori koloreko plastikozko ontzi, lata eta bricketarako edukiontziak biltzean datza, era horretan, hiriko hondakin solidoak hobeto banatzeko. Ekintza horrekin batera informazio kanpaina egingo da, eta helburua edukiontzi berriak ezagutaraztea eta ezarpenean sor daitezkeen zalantzak argitzea da.
Orotara, apirilaren hasieratik, 101 edukiontzi instalatu dira plastikozko ontzi, lata eta bricketarako 11 udalerritan (Agoitz, Arce, Ibargoiti, Unciti, Lónguida, Izagaondoa, Lizoáin-Arriasgoiti, Monreal, Urraúl Garaia, Urraúl Behea eta Urroz-Villa) eta mankomunitate hori osatzen duten 31 kontzejuetan. Bilketa sistema berri horrek 5.000 pertsonengan izango du eragina.
Edukiontzien erosketa, 20.385 eurokoa, Toki Administrazioko Departamentuak finantzatu du %70ean 2009-2012 epealdirako Toki Inbertsioen Ohiko Planaren bidez.
Gaur egun arte, 10 Zonaldeko Mankomunitateak hondakin organiko, paper eta kartoi, beira eta handien hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua baino ez zuen. Plastikozko ontzien hondakinak hondakin organikoekin batera gordetzen ziren edukiontzi berdean ondoren Góngorako (Aranguren bailara) zabortegira garraiatzeko. Plastikozko ontzi, latak eta bricketarako edukiontzi berriak jarrita, plastikozko hondakinak era egokian tratatuko dira, eta Iruñea Eskualdeko Mankomunitateko ontzien plantan birziklatuko dira. Hondakin organikoak eta plastikozko ontziak Góngorako zabortegira eta Iruñea Eskualdeko Mankomunitateko ontzien plantara eramaten jarraituko dute Zangotzako transferentzia-plantaren obrak amaitu arte, aurreikusita dagoenez, aurtengo irail edo urrian abian izango dena.
Jarduera hori jada hasitako Bidausi Mankomunitateko eta Araxes Garaia eta Mendialdea Mankomunitateetan hasiko diren kanpainetan bilduta dago. Orotara, 304 edukiontzi izango dira, lau zonaldeetan banatuko direnak, 61.359 euroko inbertsioa, eta Toki Administrazioko departamentuak 42.951 euro eman ditu. Halaber, informazio kanpainaren kostua 27.369 eurokoa da, eta Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak finantzatuko du, mankomunitate horiek horren parte baitira.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.