(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresei eta partikularrei 1.001 abal eman dizkiete, likidezia sustatzeko eta inbertsioak egiteko asteazkena, 2010.eko apirilak 21

Krisiari aurre egiteko tresna horiek ETEek eta mikroETEek aprobetxatu dituzte gehien

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafincok antolatutako abalen programan 1.000 abal baino gehiago eman dizkiete enpresa, autonomo eta partikularrei, kredituak eta maileguak errazago lortzeko. Programa hori duela urte bete jarri zuten abian, Nafarroako Gobernuak, Nafincok eta zortzi finantza erakundek sinatutako lankidetza hitzarmen bat medio. Gaur egun 13 kutxa eta bankuk jarri dituzte kreditu ildoak enpresentzat (zirkulatzailea eta inbertsioak) eta babestutako etxebizitzetarako hipoteka maileguetarako; kreditu horiek Nafincoren abalarekin ematen dituzte. Onartutako abalak, guztira, 83,1 milioi euro baino gehiagokoak dira. Abal horien bitartez 234,7 milioi euroko maileguak eman dituzte.

Datu horiek prentsaurrekoan eman ditu gaur bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Mirandak. Kontseilariak adierazi du 1.000 abal eman ondoren baieztatu dezaketela enpresak, batik bat txikienak, krisiari aurre egiteko tresna horiek aprobetxatzen ari direla eta, gainera, aurten eta datorren urtean kredituak ematen jarraitzeko abagunea izango dela.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren arabera, urte betean ETE eta mikroETEetan zirkulatzailea jartzeko 551 eragiketa egin dituzte. Kontzeptu horretan emandako abalak guztira 34.227.607 eurokoak dira; abal horiei esker 97.209.856 euroko kredituak eman dituzte. Gainera, enpresa handiek zirkulatzailea emateko 28 eragiketa eta autonomo txikiei abalak emateko 8 eragiketa egin dituzte.

Halaber, 138 enpresak inbertsioak egiteko abalak baliatu dituzte proiektuak aurrera eramateko (Nafarroako Gobernuak, Nafincoren bitartea, 33.523.612 euro eman zituen eta diru horri esker 70.521.912 euroko maileguak eman zituzten). 

Partikularrei dagokienez, 276 abalatu dituzte babes ofizialeko etxebizitzak edo prezioa ipinitako etxebizitzak erosteko kredituak eskatzeko. Abal horietan guztira 3,9 milioi euro eman dituzte eta 40.306.121 euroko maileguak egitea ahalbidetu dute.

Eragiketen bolumena igotzen joan da etengabe. Abalen banaketari dagokionez, hona hemen zertarako erabili diren, dagokien portzentajearekin: enpresa txiki eta ertainei zirkulatzailea emateko %41,16; inbertsioak egiteko %40,31; enpresa handiei zirkulatzailea emateko %13,76; herritarrei babestutako etxebizitzak erostea errazteko %4,73; eta mikrokredituetarako %0,05.

Finantza erakundeei dagokienez, eragiketa gehien honako hauek egin dituzte: Nafarroako Kutxak, maileguetarako (%51,94); Rural Kutxak (%29,07), Santander bankuak (%4,69) eta BBVAk (%4,50). Gainerako %9,90 honako hauei dagokie: Popular bankua, Kutxa, Caja Madrid, Euskadiko Kutxa, Bankinter, Ibercaja, Caja Rioja, Guipuzcoano eta Sabadell bankua. 

Nafincoren abalak lortzeko prozedura

Gogoratu Nafinco sozietate publikoaren bitartez gestionatzen diren abal horien helburua dela Foru Erkidegoan kreditu merkatua erraztea, biziberritzea eta handitzea, bost jarduera eremu garrantzitsuetan: enpresetan egiten diren inbertsioak; enpresa handien, ETEen eta mikroETEen zirkulatzailea; autonomo, merkataritza establezimendu eta enpresa txikientzako mikrokredituak; babes ofizialeko etxebizitzen erosketa; eta prezio libre mugatuko etxebizitzen erosketa.

Eskatzaileak lehen aipatu finantza erakunderen batera joan eta eskaria bete behar du. Finantza erakundeak eskaria aztertu behar du eta, onartuz gero, Nafincori abala eskatzeko izapideak egin behar ditu. Nafincok eskariaren gaineko erabakia bi egunean hartuko du.

Dakizuen moduan, Nafinco sozietatea Nafarroako Gobernuak sortu zuen 1986an, Nafarroako enpresei laguntze aldera. Finantza tresna bat da, ekonomia eta finantza krisiei aurre egiten edo enpresei inbertitzen laguntzeko, bizi duten egoera arindu, konpondu edo bideratze aldera. Enpresa horiek aukeratzen dituzte, betiere, gizarte problematika bereziren bat daukatelako, industria ehuna dibertsifikatzen laguntzen dutelako edo kokaleku berezia dutelako.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
BALANCE PROGRAMA AVALES NAFINCO.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa