(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri administrazioak modernizatzeko IKTei buruzko hurrengo jardunaldiak Iruñean egingo dituzte, datorren urtean ostirala, 2010.eko apirilak 9

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala azkena Zaragozan egindako jardunaldietan egon dira, stand bateratu batean


Nafarroako standera bisita

Herri administrazioak modernizatzeko IKTei buruzko hurrengo jardunaldiak Iruñean egingo dituzte, datorren urtean. ( irudia handitu )

Datorren urtean herri administrazioak modernizatzeko informazioaren teknologiei buruzko jardunaldiak (Tecnimap) egingo dituzte Iruñean. Jardunaldiak Espainiako Gobernuaren Lehendakaritza Ministerioak antolatuko ditu, Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean, erakunde pribatuek eta beste instituzio batzuk babestuta.

Aurten, Tecnimap jardunaldien 11. edizioa Zaragozan egin dute, apirilaren 6tik 9ra, eta 10.000 lagun baino gehiagok eman dute izena. Guztira parte hartu dute teknologia hornitzaile diren ia 170 erakunde eta enpresek, erakustokiak medio, eta hainbat hitzaldi eman dituzte, lema honekin: “Administrazioa irekita dago: sartu deitu gabe". Helburuak izan dira administrazioetan informazio eta telekomunikazio teknologia berriak ezagutzera ematea eta erabil ditzaten sustatzea, administrazio elektronikoa herritarren eskura jartze aldera.

Nafarroako foru erkidegoak stand bat eduki du Tecnimapen, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sustatuta. Stand horretara bertaratu dira, besteak beste, Gobernuaren ordezkaria, Elma Saiz; Espainiako Gobernuaren Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia, Fernando De Pablo; eta Nafarroako Gobernuaren Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia, Jose Luis Menendez. Zaragozako jardunaldietan eman dute ezagutzera, hain zuzen, datorren urtean Tecnimap Iruñean egingo dutela.

Aurten, aipatu standaren bitartez, Nafarroako Gobernuak honako hauek eman ditu ezagutzera: batetik, herritarren zorroa eta zerbitzuen katalogoa, biak ere herritarrek erabiltzeko tresnak; eta bestetik, barne gestioari dagokionez, Extr@ aplikazioa, Foruzaingoaren polizia informaziorako sistema eta justizia administraziorako Avantius programa. Bere aldetik, Iruñeko Udalak zerbitzuak modu telematikoan eskuratzeko aurrerapenen berri eman du. Gainera, Modernizazio eta Administrazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiak, Jose Luis Menendez Rodriguezek, zerbitzu elektronikoen kalitateari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa