(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zazpi finalista Mendekotasunaren Arretako Príncipe de Viana saria eskuratzeko ostirala, 2010.eko apirilak 9

Saria, Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak sustatutakoa, apirilaren 16an erabakiko da


Zazpi finalistak, aurkeztutako 61 hautagaien artean aukeratutakoak, Mendekotasunaren Arretako Príncipe de Viana saria jasotzeko aukera izango dute, Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak elkarlanean sustatutakoa, eta apirilaren 16ean erabakiko dena. Finalistak ondokoak dira: Jesús Vaquero Crespo, Teresa Silva Fernández kirolaria, Adinekoen Antolamenduko Espainiako Konfederazioa, Hezkuntzarako Teknologien Aragoiko Zentroa, Jim Van Oos doktorea, Staff Benda Bilili musika taldea eta Atena Psicoballet Fundazioa.

Mendekotasunaren Arretako Príncipe de Viana Nazioarteko saria Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak ematen dute, mendeko pertsonen arretaren, autonomia pertsonalaren sustapenaren eta mendekotasuna sorrarazten duten arrazoien prebentzioaren eremuan ikerkuntza garrantzitsuak eta praktika berriztatzaileak egin dituzten pertsona edo erakundeen lana saritzeko.

Saria 40.000 eurokoa da. Sarituak saria Nafarroan (Espainia) egingo den sari-banaketa ekitaldian jasotzeko konpromisoa hartu beharko du

Saria jasotzeko hautagaiak pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, publikoak edo pribatuak, edozein herrialdetakoak, autonomia pertsonalaren eta mendekotasunaren arretaren eremuan jarduten dutenak. Hautagaiak eurak aurkez daitezke eta edozein herrialdetako hirugarrenen, pertsona fisiko eta erakunde publiko edo pribatuen (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerkuntza-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak) aldeko hautagaitzak aurkez ditzakete; halaber, antolaketak hautagaitzak aurkeztera gonbidatzen dituenak eta epaimahaikideak.

Finalisten eta euren merituen zerrenda erantzita doa; halaber, euren hautagaitzak aurkeztu dituzten pertsona eta erakundeen zerrenda.
Dokumentazioa:
Finalistas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa