(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta estatuko Gobernuek ostiral honetan sinatuko dute Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena osteguna, 2010.eko apirilak 8

Hori dela eta, Foru Gobernuak proiektua sustatzeko bideo bat egin du


Transcripción textual del video

NAFARROAKO ABIADURA HANDIKO TRENBIDEA

 

Urteak dira Nafarroako Gobernuak lanean diharduela Nafarroa Abiadura Handiko sare europarrean biltzeko.

Azken garai hauetan, bidaiari eta merkantzien garraiobide hori berriztatzaile eta lehiakorrena bihurtu da distantzia erdi eta luzeetarako.

Eta bereziki, ailegatzen deneko lekuetako gizarte eta ekonomia mailako sarea modernizatzeko eta sustatzeko duen gaitasuna erakutsi du.

Abiadura handiko trenbiderik gabe, gure erkidegoak bere etorkizuna hipotekatuko luke, eta isolatuta geratuko litzateke Europa eta Espainiako bestelako erkidegoekiko konexioetan.

Nafarrok ezin genuen tren hori pasatzen utzi.

• Hurbilago

Laura Alba (Nafarroako Gobernuko Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioetako kontseilaria): Abiadura Handiko Trena Nafarroara heltzen denean, gauza guztien gainetik, Nafarroa Abiadura Handiko nazio eta europar mailako sarean behin betiko bilduta izatea eragingo du. Eta horrek, izugarrizko garrantzia du bidaiari eta merkantzien trafikorako, gaur egun garrantzitsua bada, etorkizunean are garrantzitsuagoa izango baita.

Horrez gain, sare horretan, Nafarroak leku pribilegiatua izango du. "Euskal Y" -arekin batzearen bidez, Madril -Europa eta Kantauri -Mediterraneoa trenbidearen gurutze bide izango baikara.

Miguel Sanz (Nafarroako Gobernuko Lehendakaria): Nafarroa erabilerrazagoa izango da, abiadura handiak gu bisitatzeko aukera eskainiko duelako, Nafarroara iritsita, gordetzen dugun ongizate maila ezagutzeko. Halaber, Abiadura Handiak hain lehiakorra den mundu honetan esportazioak sustatzeko aukera ezin hobea eskainiko digu.

• Jarduera gehiago

2.011. urtean hasiko den eraikuntza fasean, Nafarroako Gobernuak azpiegitura hori ahalbideratuko duten 1.300 milioi eurotatik 362 milioi euro aurreratuko ditu.

L. Alba: Soilik lehen fase hori eraikitzeko obrek, Zaragozatik Iruñeraino, 10.000 lanpostu sortzeko aukera eskainiko dute. Zalantzarik gabe, inbertsio garrantzitsu horrek onura oso zuzena eragingo du Foru Erkidegoko ekonomian eta beraz, gure hiritar eta gure enpresentzat.

Bost urte iragaten direnean, 2.016an, "Euskal Y" -arekiko konexioari esker, Nafarroa nazioarteko bide zabaleko abiadura handiko nazio eta Europa mailako sarean bilduko da.

M. Sanz: Ekimen hori lehiakortasun zeinu argia da eta beharrezkoa gurea bezalako erkidego irekia eta berriztatzailearentzat, erreferentzia leku bihurtuta ekonomiaren, industria ekoizpenaren eta baita ezagueraren transferentziaren eremuan ere, zalantzarik gabe, lurralde honetan bizitzeko aukera dugun guztiok gordetzen dugun altxorra erakutsiko duena.

• Aukera gehiago guztiontzat

Trenbide berriak Nafarroa Hegoaldetik Iparraldera zeharkatuko du. Nafarroako Erribera erkidegoko Iparraldearekin konektatuko du.

L. Alba: Ibilbide horrek, nafarroi, nafarron %94ari, gehienez ere ordu erdi bateko epean garraio seguru, azkar eta erosoa izateko aukera eskainiko digu, era berean, nazio zein nazioarteko helburu desberdinekin konektatuko gaituena.

Iruñera heltzeak aldaketa handiak eragingo ditu hirian. Hiribururako sarbideak hobetu egingo dira eraikiko den geltoki berriaren inguruko berrantolaketari esker, "Santiagorako Bidea" izeneko egoitza parkean eraikiko dena -Ronda Oeste eta Aróstegui etorbidearen artean denekoan-. Geltokiaren ondoan eremu ekonomiko bat, eremu komertzial bat, zerbitzuetako bat eta teknologiko bat eraikiko dira.

Horrez gain, gaur egun San Jorge eta Buztintxuri auzoak zeharkatzen duen trenbide kiribila kenduko dugu. Eta bertako auzokideek espazio seguru eta erosoagoak izateko aukera izango dute.

Orotara, Abiadura Handiko Trenak 9.000 etxebizitza eraikitzea eragingo du, eta horietatik, %50 baino gehiago, babestutakoak izango dira.

• Lehiakortasun handiagoa

Nafarroa erabilerrazagoa izango da, erakargarriagoa negozioak egiteko, bisitatzeko edo bizitzeko. Beraz, prestatuago egongo da turismo eta inbertsio gehiago erakartzeko. Gure industriak, orduan, bere lehiakortasuna hobetzen duen tresna izango du eskura.

Merkantzia eta bidaiarientzako trafiko mistorako Abiadura Handiko Trena Nafarroara heltzeak, aukera paregabea eskaintzen du merkantzien garraioa sustatzeko eta oro har, gure sektore logistikoa eta banaketakoa sustatzeko.

• Iraunkorragoa

Abiadura Handiko Trena Nafarroara heltzea, gure energia berriztagarriekiko konpromisoarekin batera – gure kontsumo elektrikoaren %70 dena gaur egun-, Gobernuaren erronka nagusia da garapen iraunkorragoko eredu baten alde.

M. Sanz: Abiadura Handiak nolanahi merkantzia eta pertsonen komunikazio iraunkorragoa eragingo digu; gaur egun ekonomia sortzeko eta hiritarren ongizatea bermatzeko berebiziko tresnatzat garraiobidea sustatzeko erantzukizuna duten guztiek esku artean dutena.

Abiadura Handiko Trenak aurrekoak baino arinagoak eta eraginkorragoak dira. Errepidearen aldean, trenbidearen aldeko apustuak gure "zantzu ekologikoa" murrizten lagunduko digu.

M. Sanz: Ez dugu ahaztu behar proiektu honek bolumen ekonomiko handia duela, 1.000 milioi euro baino gehiago izango dira beharrezkoak eta ezinbestekoak abiadura handia gure erkidegoan zehar abian jartzeko. Eta horrek ahalegina eskatzen du, administrazio zentralaren – Espainiako Gobernua- eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza eta elkar ulertzea. Hori dela eta, lankidetzako protokoloa sinatu genuen ezinbesteko eta beharrezkoa den azpiegitura obra hau eraikitzeko eta exekutatzeko aukera izateko.

Guztioi Europarako ate berria zabaltzen zaigu. Bertatik pertsona gehiago, ideia gehiago ibiliko dira, aukera handiagoak eta hobeak guztion artean etorkizuneko Nafarroa eraikitzeko.

Nafarroako eta estatuko Gobernuek ostiral honetan sinatuko dute Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena.

Nafarroako eta estatuko Gobernuak ostiral honetan, hilaren 9an, sinatuko dute Nafarroako abiadura handiko trenbidearen igarobidea finantzatzeko lankidetza hitzarmena. Hitzarmena Nafarroako Jauregian sinatuko dute, eguerdiko 13.30ean, Foru Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanzek, eta Sustapen ministroak, Jose Blancok. Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango dugu Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.saladeprensa.navarra.es/. 

Aurrez, goizaldera, Nafarroako Gobernuak ohiz kanpoko bilera egingo du, Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidea eraikitzeko eta trenbide horretan hainbat jarduera egiteko hitzarmenetako testuak onartzeko. Hitzarmen horiek Foru Erkidegoko Administrazioak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) erakunde publikoak sinatuko dituzte. Gogoratuko duzuenez, martxoaren 30ean Nafarroako Gobernuak tetsu horiek aintzat hartu zituen, Nafarroako Kontseiluari txostena egin zezan eskatzeko eta gero txosten hori Nafarroako Parlamentura bidaltzeko, han baimena eman zezaten. Hala, Nafarroako Parlamentuak gaur ohiz kanpoko bilera egingo du, bi testuak eztabaidatzeko. 

Sustapen bideoa

Lankidetza hitzarmenak sinatzeko ekitaldia dela eta, 2011. urtean hasiko duen proiektu hori sustatzeko bideo bat egin dute. Bideoan agertzen dira Sanz Presidentea eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba. Biek nabarmentzen dute trenbideak garrantzi estrategiko handia duela Nafarroako ekonomiarentzat, negozioak, turismoa eta inbertsioak erakarriko dituelako; izan ere, Euskal Y trenbideari esker, 2016an lotura oso onak edukiko ditu estatuarekin eta Europarekin, eta Mediterraneotik Kantauri itsasorako igarobidean erdi-erdian egongo da. Industriarentzat ere trenbidea tresna berria izango da, merkantziak eta bidaiariak garraiatuko dituenez logistika eta banaketa sektorea bultzatuko dituelako. 

Bideoan proiektuaren beste zenbait alderdi aipatu dituzte, adibidez, 10.000 lanpostu sortuko dituztela zuzenean eta Iruñeko geltoki berriak hirigintza hobetuko duela; izan ere, 9.000 etxebizitza eraikiko dituzte, erdiak babestuak.

Gainera, bideoan proiektua deskribatu dute, trenbideak foru erkidegoan daukan igarobidea birtualki birsortu dute, eta azpimarratu dute Nafarroako Gobernuak garraio eramangarriago baten aldeko apustua egin duela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa