(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak laguntzen deialdia zabalduko du doktoretzako tesiak egiteko eta ikertzaileen nazioarteko mugikortasunerako osteguna, 2010.eko apirilak 8

Hezkuntza Departamentuak helburu horretarako 1,66 milioi euro emango ditu


Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia luzatu du gehienez ere 1,66 milioi euroan doktoretzako tesiak egiteko eta doktore titulua lortzeko, eta ikertzaileen nazioarteko mugikortasunerako. Bi deialdiak Doktoretza Aurreko Laguntzen Programan bilduta daude.

Doktoretzako tesiak egiteko laguntzen helburua, duela hogei urte baino gehiagotik deitzen direnena, ikertzaileen prestakuntza da. Lau urteko iraupena du (bi beka eran eta bi kontratu eran), hilean 1.150 euro gordineko zenbatekoarekin. Adjudikaziodun bakoitzak 29.900 euro jasoko ditu epealdi horretan, gehi gehienez ere 1.500 euroko osagarria ikasketak atzerrian egiten badira. Gobernuak deialdi horretarako gehienez ere 1,5 milioi emango ditu.

Laguntza horiek jasotzeko aukera izateko, Nafarroan erroldatuta egon behar da, era iraunkorrean, eskaera aurreko gutxienez ere bi urtean. Hala ere, gutxienez 10 urtez Nafarroan erroldatuta egon direnen eta deialdi honen helburu diren goi mailako ikasketak Foru Erkidegotik kanpo egiteagatik aurreko baldintza betetzen ez dutenen eskaerak ere onartuko dira. Salbuespen gisa, erroldatuta egon baina Nafarroan bizi ez direnek ere laguntza horietarako aukera izango dute, baldin eta foru erkidegoko unibertsitateren batean matrikulatzen badira.

Eskaerak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 27an amaituko da. Interesatuek eskabidea eta eskatutako dokumentazioa ondokoetan aurkeztu beharko dute: Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z/g, Iruñea), Administrazio-Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusitako edozein bulegotan edo Erregistro Elektronikoaren bidez.

Bestalde, nazioarteko mugikortasunerako laguntzen helburua, lehen aldiz deitzen direnena, atzerriko goi mailako eta ikerkuntzako zentroetan ikertzaile gazteen mugikortasuna sustatzea da, era horretan, teknika eta eredu berrien ikaskuntzarako aukera eskaintzeko, eta Espainiako eta beste herrialdeetako erakundeen arteko lotura akademikoak sendotzeko. Doktoretzako tesiak egiteko laguntzen osagarriak dira; beraz, ezinbesteko baldintza da horien onuraduna izatea hauek jasotzeko.

Deialdi honek bi modalitate ditu. Lehena, atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko, prestakuntza programa sendotzeko eta egonaldi laburren bide doktoretzako tesiaren garapena indartzeko (2 eta 4 hilabete arteko iraupena) atzerriko laborategietan, ikerkuntza zentroetan edo unibertsitateetan. Bigarrena, atzerrian egonaldiak egin ahal izateko doktore tituluan europar aipamena lortzeko egonaldiak egitea sustatzeko (3 eta 6 hilabete arteko iraupena) Europar Batasuneko herrialderen batean, Espainian izan ezik, doktore tituluan europar aipamena lortzeko.

Nafarroako Gobernuak gehienez ere 150.000 euro emango ditu deialdi horretarako, 60.000 egonaldi laburretarako eta 90.000 europar aipamena lortzeko. Laguntzen zenbatekoa 350 eurokoa izango da egonaldiko aste bakoitzeko eta gehienez ere 500 euro bidaietarako, helburuko lekua Europako herrialde bat denean, eta 1.000 euro, helburuko lekua munduko beste leku bat denean. 

Interesatuek eskabidea hurrengo ekainaren 7rako unibertsitateek ezarritako helbidean aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, zentroek 15 egun naturaleko epea izango dute, hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskabideak ondokoetan aurkezteko: : Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z/g, Iruñea) edo Administrazio-Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusitako edozein bulegotan.

Informazio gehiago: Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO), 43 zb., 2010eko apirilaren 7koa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa