(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikasteko 16 baimen ordaindu deitu ditu unibertsitatez kanpoko irakasle finkoentzat asteazkena, 2010.eko otsailak 10

Horren bidez trebakuntza- eta ikerketa-jarduerak egitea bultzatu nahi da, hezkuntza-sistemari mesede egiteko


Nafarroako Gobernuak ikasteko hamasei baimen ordaindu deitu ditu 2010/2011 ikasturterako, unibertsitatez kanpoko irakasleentzat. Irakasle horiek, funtzionarioak zein lan-kontratu finkokoak izan, Hezkuntza Departamentuari atxikitako zentro publikoetan eman behar dituzte zerbitzuak.

Ekimen honen bidez, trebakuntza, ikerketa eta berrikuntza jarduerak egitea bultzatu nahi da, hezkuntza-sistemari mesede egiteko.

Sei baimen eskaintzen dira izaera akademikoko ikasketak egiteko (unibertsitateko ikasketen azken maila, doktorego-tesia edo irakasten duen arloarekin lotutako masterra) eta hamar hezkuntza-berrikuntzako proiektuetarako, besteak bestek hurrengo hauekin lotuta: kultura-aniztasuna artatzea, teknologia berriak, gaitasun zientifiko, linguistiko edo matematikoa, eta berdintasuna.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren arabera, NAO, 19. zenbakia, otsailaren 10ekoa, baimenek urte bateko iraupena (2010/2011 ikasturte osoa) edo lau hileko iraupena (2010eko irailaren 1etik abenduaren 31ra edo 2011ko martxoaren 1etik ekainaren 30era) izango dute.

Interesdunek martxoaren 2ra arte (egun hori barne) egin dezakete eskaera Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Hezkuntza Departamentuan edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bulegotan, baita bide elektronikoetatik ere. 

Eskaeran, hautagaiek baimena zertarako nahi duten eta zer iraupenekoa izango den zehaztu behar dute. Eskabidea Hezkuntza Departamentuko Informazio eta Dokumentazio Bulegoan eskuratu daiteke (Santo Domingo kalea, z/g), baita webgune hauetan ere: www.educacion.navarra.es eta www.navarra.es.

Baimenak eskuratu ahal izateko zenbait betekizun ezarri dira, hala nola 2009/2010 ikasturtean zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan aritzea; karrerako funtzionario irakasle moduan edo lan-legepeko kontratatu finko moduan bi urteko antzinatasuna izatea gutxienez; eta aurretik ikasteko baimenik hartu gabe izatea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa