Ikusi egun honetako albiste gehiago
Francisco Javier Enerizen “Curso de Derecho Urbanístico de Navarra” liburua aurkeztu dute
asteazkena, 2010.eko otsailak 10
Egileak hirigintza zuzenbideari buruzko jakintza teoriko eta praktikoak bildu eta sistematizatu ditu NAPIk argitaratutako liburuan
Transcripción textual del video
"Curso de Derecho Urbanístico de Navarra" liburua gaur goizean aurkeztu du Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk. Egilea, Francisco Javier Eneriz Olaechea, Nafarroako Herriaren Defendatzailea da, eta hirigintza zuzenbidean aditua.
Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak (NAPIk) argitaratutako liburu horretan hirigintza zuzenbidearen gainean jasotako jakintza teoriko eta praktikoak bildu eta sistematizatu ditu egileak.
Francisco Javier Enerizen “Curso de Derecho Urbanístico de Navarra” liburua aurkeztu dute.
(
irudia handitu
)
“Curso de Derecho Urbanístico de Navarra” liburua gaur goizean aurkeztu du Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk. Egilea, Francisco Javier Eneriz Olaechea, Nafarroako Herriaren Defendatzailea da, eta hirigintza zuzenbidean aditua. Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, egileak berak eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, Gregorio Eguilaz Gogorzak.
Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak (NAPIk) argitaratutako liburu horretan hirigintza zuzenbidearen gainean jasotako jakintza teoriko eta praktikoak bildu eta sistematizatu ditu egileak.
Zehazki, hirigintza zuzenbidearen inguruan Nafarroan indarrean dagoen araudia hartu du gaitzat; bereziki Lurralde Antolamenduaren 2002ko Foru Legea eta lege horren aldaketak eta garatutako araudiak. Alde horretatik, analisia estatuko hirigintza araudiarekin lotu du egileak; estatuko araudi hori 2008ko Lurzoruaren Legearen testu bateginean dago bildua.
Egilearen hitzetan, liburua “ikastaro" gisa argitaratu du, bi arrazoirengatik: batetik, helburu didaktikoa duelako; eta bestetik, hirigintza legeria aldakorra delako. Testua didaktikoa da, hain zuzen, asmoa delako Nafarroan aplikatzen den hirigintza antolamendu konplexua erraz ulertzeko moduan azaltzea. Horregatik, liburua hirigintzaren arlo guztietako profesionalentzako dago egina: administrazioko funtzionario publikoek, epaileek, magistratuek, abokatuek, hirigintza aholkulariek, hirigintza sustatzaileek, unibertsitateko irakasle eta ikasleek, eta, noski, hirigintza zuzenbidea zertan den ikasten hasi nahi duten guztiek.
Hirigintza legeriaren aldakortasunari dagokionez, ikusi besterik ez dago 1986tik Nafarroan bost hirigintza lege izan ditugula (dagozkien aldaketekin) eta estatuan hiru lege eta bi testu bategin onartu dituztela. Egilearen arabera, datozen urteetan legeria aldatzen joango da, ezinbestean. Orain dela gutxi, adibidez, hirigintza eta etxebizitzari buruzko presako neurrien Foru Legea onartu dute. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak etxebizitzen eskuragarritasunari buruzko Foru Legearen proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, eta beste autonomia erkidego batzuetan ere gauza bera egiten ari dira.
Hirigintza zuzenbideari buruzko hamalau ikasgai
Gaur goizeko aurkezpenean, Enerizek liburuaren edukia labur-labur azaldu du. Liburuaren hitzaurrea Martin Razquin Lizarragak egin du; Razquin administrazio zuzenbideko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hitzaurrearen ondoren hamalau ikasgai daude. Lehenbizikoan azaltzen da foru erkidegoak hirigintza arloan zer eskumen dituen eta Nafarroan hirigintza zuzenbidea nola bilakatu den. Bigarrena Nafarroako administrazio publikoek arlo horretan dauzkaten eskumen, antolamendu eta harremanei buruzkoa da.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa