Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bisitariek “bikain” emaitza eman diote Bertizko Parke Naturalari
ostirala, 2009.eko azaroak 6
Inguru horrek berriki berritu du kalitate turistikoko “Q” titulua
Bisitariek “Bikain” emaitza eman diote Bertizko Parke Naturalari.
(
irudia handitu
)
Bertizko Jaurerriko Parke Naturala bisitatzen dutenak oso gustura daude eskaintzen dizkieten zerbitzuekin eta “bikain” emaitza eman diote, zehazki 9,25 10etik, 2009. urtean egindako 500 inkestekin bat.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak bisitariei 15 alderdiri buruz galdetu zien (informazio-kalitatea, bisitariarekiko arreta, erosotasun orokorra eta ekipamenduak, garbiketa, instalazioen mantentzea, etab.) eta inon ez zuen lortu oso ongi baino gutxiago. Gogorarazi, Bertizko Jaurerriko Parke Naturala, urtean 80.000 bisitarekin, Foru-Erkidegoan bisita gehien duen leku naturala dela.
Publikoarentzako arreta zerbitzuen hobekuntza Parke Naturalaren konpromisoetako bat da, berriki kalitate turistikoko “Q” egiaztagiria berritzerako auditoria gainditu duena, Espainiako Kalitate Turistikoko Institutuak (ICTE) luzatutakoa.
Bertizko Jaurerriko Parke Naturala, Nafarroako Gobernuaren Ingurumena, Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza Sailaren eraginpean, 2006. urteko urtarrilean bederatzigarren Espainiako leku nazionala izan zen eta bigarrena Foru-Erkidegoan – bestea Lumbierreko Erreserba Naturala- kalitate turistikoko “Q” lortu zuena.
Kalitate-sistemaren ezarpena 2001. urtean hasi zen esperientzia pilotu bezala. Kalitate turistikoa lortzeak kalitate espezifikoko araua betetzea dakar, eta eskakizunak, besteak beste, zuzendaritza, seinalatze, ingurumen-hezkuntza eta ondarearen interpretazioa, segurtasuna eta garbiketa eta mantentzearekin zerikusia du. Kalitate turistikoaren “Q” lortzeko, Bertizko Parkeko pertsonalak, instalazioak eta publikoarentzako arreta zerbitzuak kanpoko enpresa batek aztertu zituen. Pasa den urriaren 13an, Parkeak auditoria gainditu zuen, kasu honetan, jarraipenari zegokiona.
Babestutako leku naturaletako “Q” tituluak egiaztatzen du babestutako lekuak kalitateko erabilera publikoko instalazio eta zerbitzuak dituela, bateragarriak kontserbazio-helburuekin. Bertiz bezalako parkeen kudeatzaileek, urtean hamaika turistek bisitatutakoak, erabilera hori antolatzeko gaitasuna izan behar dute, era horretan, balore naturalen kontserbazioa bermatzeko eta egunero publikoarentzako arretako ekipamendu eta zerbitzu hobeak eskaintzeko.
1984. urtean Nafarroako Gobernuak Bertizko Jaurerria parke natural izendatu zuen, 2.040 hektareako azalerarekin. Leku horretan, Bidasoa ibiaren ertzean, aipatzekoa da 1847ko lorategia, Felix Lambert frantziarrak diseinatutakoa, nahiz eta Pedro Ciga izan era horretan eratu zuena. Lorategiaren 3,4 hektarea munduko urrutiko bazterretako zuhaitz eta zuhaixkek osatzen dute. Zehazki, egindako errolden arabera, 130 espezie zenbatu ziren.