Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Asturias eta Vianako printze-printzesek Nafarroako erakustokia bisitatu dute, gaur goizean, FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren inaugurazioan. Bertan, Foru Komunitateko eskaintza turistikoaren berri jakin nahi izan dute.
(
irudia handitu
)
Hain zuzen ere, printze-printzesak, Miguel Sebastián ministroa eta Joan Mesquida Turismoko estatu idazkaria azoka esparruan barrena ibili dira, eta 11:00ak pasatxo zirenean, Nafarroako erakustokian gelditu dira. Bertan, Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Carlos Erce Eguaras Turismoaren zuzendari nagusiak, eta Carmen Oroz Iribarren Marketin Turistikoko Zerbitzuko zuzendariak harrera egin diete.
Gainera, Corpas kontseilariak opari bat egin die printze-printzesei, Arellanoko "Las Musas" erromatarren etxaldean aurkitu zuten ardo-dastatzekoaren kopia bat. Era berean, Nafarroari buruzko argitalpen batzuk ere eman dizkie.
Nafarroako erakustokian Ernest Hemingwayren eskultura bat dago, berezko tamainakoa, erakustokiko tabernako barran, eta printze-printzesak haren aurrean gelditu dira. Felipe printzeak Nafarroako eskaintza turistikoko beste berritasun batzuen berri ere jakin nahi izan du, eta Letizia printzesak, berriz, Nafarroako erakustokiko liburuxkak (bi) hartu ditu; bat, "Ondare Naturala, Bide Berdeak" izenekoa, Nafarroako Gobernuak argitaratutakoa; eta bestea, pintxoen ibilbideari buruzkoa.