(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7,4 milioi € erabiliko ditu, datozen hiru urteetan, lantegi eskolen eta enplegu lantegien programa finantzatzeko asteartea, 2008.eko martxoak 18

2.000 gazte langabek baino gehiagok hartu dute parte ekimen horretan, 2005etik 2007ra bitarte


Nafarroako Gobernuak 7.408.361 €-ko aurrekontua onartu zuen, atzo, datozen hiru urteetan (2008-2010) lantegi eskolen eta enplegu lantegien programa finantzatzeko.


José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak enpleguaren arloko ekimena aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin hitzartutako Nafarroako III. Enplegu Planaren baitan dagoen ekimena da, hain justu.


Lantegi eskolak enplegu-prestakuntzako programa publikoak dira, eta 16 eta 25 urte arteko gazteak laneratzea dute helburu. Horretarako, prestakuntza profesionala eskaintzen diete gazteei, eta baita praktika profesionalak ere, ondare historiko, artistiko, kultural edo naturalaren lehengoratzearekin edo sustapenarekin, hiri inguruaren edo ingurumenaren lehengoratzearekin, hirietako bizi-baldintzen hobekuntzarekin, edo interes publiko eta sozialeko beste edozein jarduerarekin zerikusia duten zereginetan.


Aurten 500 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte programetan


2005etik 2007ra bitarte, lantegi eskolek 1.831 lagun trebatu dituzte, 1.192 gizonezko eta 639 emakumezko. 2008an, berriz, 550 bat lagunek parte hartuko dute, aurreikuspenen arabera.


Lantegi eskolak erakunde publikoek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek sustatzen dituzte, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen ditu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez. Hain zuzen ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokio ekimena bultzatzea. Gainera, Europako Batzordearen finantzaketa ere izaten dute, Europako Gizarte Funtsaren bidez. Bi fase izaten dituzte. Lehenengoa, prestakuntzakoa, eta bigarrena, prestakuntza eta lana tartekatzen dituena. Guztizko iraupena urtebete eta bi urte bitartekoa izaten da. Bigarren fasean (prestakuntza-lana), gazteek lan kontratua izaten dute, eta gutxienez ere lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 jasotzen dute.


Bestalde, enplegu lantegiak bitariko programak dira. Hain zuzen, enplegua eta prestakuntza tartekatzen dituzte, eta 25 urte edo gehiagoko langabeen okupagarritasuna hobetzea eta laneratu daitezen bultzatzea dute helburu. Hasiera-hasieratik prestakuntza eta lana tartekatzen dituzte, eta sei eta hamabi hilabete arteko iraupena izaten dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Escuelas-taller y talleres de empleo en 2008
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa