(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Carlos III. Noblearen gurutzea eman die Antonio Azconari, Mª del Carmen Forcadari, Sandalio Monreali eta Leonardo Polori

astelehena, 2008.eko martxoak 17

Apirilaren 14an 104/1997 Foru Dekretuaren bidez sortutako sari horrekin, Foru Komunitateak aurrerapen soziala izan dezan eta ospetsua izan dadin bakoitzak bere jarduera-arloan egindako lan nabarmena eskertu nahi izan zaie.


Antonio Azconaren kasuan, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hala proposatuta, egokitzat jo du aipatutako saria ematea; izan ere, askatasunik ez duten pertsonekin Iruñeko kartzelako kapilauaren betebeharrak gainditzen dituen eskuzabaltasuna izan baitu. Horrez gain, bakardadea, deserrotzea edo etsipena gehien jasaten dituztenei, maitasuna, gizatasuna eta hurbiltasuna eskaini die. Gobernuaren ustez, “umiltasunez eta ekinez egindako lanari esker, afektuz eta konfiantzaz beteriko harremana egitea lortu du barnekoekin”. Horri guztiari gehitu behar zaio Antonio Azconak kartzelako barnekoen arreta programa ezberdinak sustatu dituela, kartzelako boluntarioentzako ekintzen bidez, eta kartzelara etortzen diren eta barnekoekin esperientziak partekatzen dituzten pertsonen eta elkarteen inplikazioaren bidez. Foru Dekretuaren azalpenean onartzen da Antonio Azconak, “publikoki eta behin baino gehiagotan” nabarmendu duela “gaur egungo kartzeletan dauden pertsonek bizi dituzten dramak, eta pertsonak gizarteratuz lorpen gutxi” egon direla.


Bestalde, Gobernuak, Kultura eta Turismo departamentuko – Vianako Printzea Erakundeko kontseilariak proposatuta, María del Carmen Forcada Gonzálezek egindako enpresa-lan handia nabarmendu duela, dekorazioan eta barne-diseinuan nagusiki. Horrez gain, Tuteraren eta Nafarroaren kulturaren eta turismo-sustapenaren aldeko jarduera erabakigarriak egin ditu. Halaber, Nafarroako Gobernuarentzat, María Forcada, enpresaburu eta kudeaketa integraleko proiektuen sustatzaile gisa, erabateko aitzindaria izan da 50eko hamarkadatik. Orduan, emakumea lan munduan sartu zuen, eta erantzukizun handieneko lanpostuak lortzeko bidea ireki zuen. Bere nortasunaren ezaugarriei dagokienez, Gobernuarentzat, “emakume kosmopolita da María Forcada, baina bere espirituan Nafarroako lurrarekiko, bere familiarekiko, sinesmen erlijiosoekiko eta tradizioekiko maitasuna nabaritzen da. Hori, auzokideekin egindako ekintza eskuzabalekin erakutsi du beti; hala nola, bere arte-galeria ezartzea. Horri esker, sortzaile plastiko ezberdinak sustatu ahal izan ditu, eta Tuterako biztanleei goi-mailako sortzaileen arte-lanak erakutsi ahal izan die”. “Komunitatearekin izandako eskuzabaltasunaren azken erakusgarri gisa –adierazten da Foru Dekretuan-, Tuterako Udalari Almirantearen jauregi-etxea eman dio, eta horren ondorioz, Maria Forcada izeneko Fundazioa eratu da, kultura eta arte hizkuntzak zabaldu daitezen sustatzeko, eta unibertsitateko prestakuntzaren jarduera osagarriak garatzeko”.


Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren departamentuko kontseilariak proposatuta, Carlos III. Noblearen Gurutzea eman zaio Sandalio Monreal Suberviolari. Horren bitartez, foru gobernuak Rosarioko Nafarroako Zentroan emandako bultzada, eta berak koordinatutako bazkideen esfortzua baloratu du; izan ere, “Nafarroako kulturaren eta emigratu behar izan zuten Foru Komunitateko herritarren nahiz Nafarroaren berezko ezaugarriak bere egin dituzten haien ondorengoen sentimenduaren islaren erreferentea izatea lortu du. Rosarioko Nafarroako Zentroak antolaketa-garapen handia izan du, eta besteak beste, dantza-taldeak eta hango musika-taldeak, gazteen batzordeak, emakumeak, kultura, liburutegia eta bestelako ditu. Gainera, Rosarioko herritarren artean irudi ospetsu eta solidarioa du”. Horri guztiari gehitu behar zaio Sandalio Monrealek Rosarion dauden Espainiako elkarteen proiektu garrantzitsuetan parte hartu duela, bereziki 1992an inauguratutako Espainiako Parkea kultura-konplexuaren eraikuntzan eta abian jartzean. Bestalde, Rosarioko Hogar Español zentroan eta Hospital Español Fundazioan ere parte hartu du.


Azkenik, Hezkuntza kontseilariak proposatuta, Carlos III. Noblearen Gurutzea eman zaio Leonardo Polo Barrenari, irakaskuntzarako egindako ekarpenengatik. Haien artean nabarmendu behar da “gizakiaren buruaren muga uzteko metodoa” gisa ezagutzen dena. Filosofiaren historian erabili ez den ezagutzeko modu ezberdina da. Zehazki, metodoak errealitatea ezagutzeko lau era ezberdin eskaintzen ditu: bi, giza errealitateari buruzkoak dira, eta beste, buruaz kanpoko errealitateari buruzkoak. Ezagutzeko modu hauek, mendebaldeko tradizio filosofikoan erabilitakoak baino hobeak dira, eta egi nagusiak aurkitzen jarraitzea ahalbidetzen dute. Hortaz, lorpen handia da gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat. Nafarroako Gobernuaren ustez, Leonardo Polok, bere filosofiarekin, “intuizio handiz eta irtenbide berriez ekiten die gai ezberdinei: ezagutzaren teoriatik ekonomiara; gizarte-alderdiak, lanekoak, politikoak edo kulturalak, askatasun pertsonala eta jainkozko harremana”. Horri dagokionez, azpimarratu behar da bere ekarpenak gehien nabarmentzen diren gai filosofikoak, ezagutzaren teoria, metafisika eta antropologia direla. Azkenik, nabarmendu behar da Nafarroako Unibertsitatean egindako irakaskuntza lana, eta baita argitaratutako lanak ere.



Sarituen irudiak


            
Antonio Azcona                             Leonardo Polo


          
María Forcada                                   Sandalio Monreal

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa