Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Miguel Induráin Fundazioaren Ohorezko Batzordeak urteko bilkura egin du gaur goizean Nafarroako Jauregian, eta bertan 2007. urteko memoria azaldu da eta 2008rako proiektuen berri eman.
Ezkerretik eskuinera, Induráin, García Malo kontseilaria, Blanco eta Esparza, bilera hasi aurretik.
(
irudia handitu
)
Bilkuran parte hartu dute Gizarte Gaietako, Familia, Gazteria eta Kirol kontseilariak, María Isabel García Malok; Ohorezko Batzordeko buruak, Miguel Induráinek; Espainiako Batzorde Olinpikoko lehendakariak, Alejandro Blancok; eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariordeak, Rafael Morenok. Horrez gain, bileran izan dira Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari kudeatzailea eta Fundazioaren Patronatuko burua, Javier Esparza, eta beste zenbait arduradun, Nafarroako Kirol Institutukoak, Cámara Navarrakoak eta Miguel Induráin Fundaziokoak.
Ezaguna denez, Fundazioa irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, iraunkorra, pribatua eta interes sozialekoa, 1998an sortua, Nafarroan errendimendu handiko kirola sustatzeko. Fundazioko kide fundatzaileak Nafarroako Gobernua, Espainiako Batzorde Olinpikoa eta Cámara Navarra dira.
Fundazioaren helburuak dira errendimendu handiko kirola sustatu eta garatzea Foru Komunitatean, eta garrantzi bereziko lehiaketetan joko olinpikoetan, munduko edo Europako txapelketetan, adibidez, parte hartzeko aukerak dituzten kirolariak trebatu, kontrolatu eta prest izateko lanetan esku hartzea.
Azkenik, aipatu beharra dago Nafarroako Gobernuak 285.300 euroko diru-ekarpena eginen diola aurten fundazioari.