(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Institutuko Gobernu Kontseilua osatu dute asteartea, 2008.eko martxoak 11

Gaur goizean Euskararen Nafar Institutuko Gobernu Kontseilua osatu dute, Hezkuntza Departamentuko San Cernin Aretoan.


Bilerako gai zerrenda honako hau izan da: Gobernu Kontseilua osatzea, 2008ko aurrekontu ildoak eztabaidatzea, urteko kudeaketa plana irakurtzea eta onartzea, eta galde-eskeak.


Gobernu Kontseilua presidenteak, presidenteordeak, idazkariak eta Administrazioko Departamentuetako zenbait ordezkarik osatzen dute, eta honako ahalmen hauek ditu: erakundeko aurrekontuen aurreproiektua, urteko kudeaketa plana eta egin daitezkeen txostenak onartzea, eta besteak beste, plan estrategikoak baimentzea. Kontseiluaren ohiko bilerak gutxienez ere urtean behin eginen dituzte, eta ezohikoak, berriz, presidenteak deialdia egiten duenean.


Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Kontseiluko presidente izanen da, eta Xavier Azanza Arbizu Institutuko zuzendari kudeatzailea, berriz, presidenteorde. Kontseiluko kide izanen dira honako hauek: Ildefonso Sebastián Labayen Lehendakaritzaren zuzendari nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko ordezkari gisa; José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ordezkari gisa; Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Toki Administrazioko Departamentuko ordezkari gisa; Joaquín Ortigosa Ocón Komunikazioko zuzendari nagusia, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko ordezkari gisa; eta Teresa Aranaz Jiménez Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Hezkuntza Departamentuko ordezkari gisa.


Kontseiluko kide izanen dira, era berean, honako hauek ere: Enrique Martín de Marcos Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentuko ordezkari gisa; Andrés Eciolaza Carballo Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ordezkari gisa; Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendaria, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko ordezkari gisa; Carlos Erce Eguaras Turismoaren zuzendari nagusia, Kultura eta Turismo Departamentuko-Vianako Printzea Erakundeko ordezkari gisa; José Luis Echavarri Arraiza Herri Lanetako zuzendari nagusia, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko ordezkari gisa; Jesús Ascunce Eliz Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko ordezkari gisa; eta José Luís Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko ordezkari gisa. Amaitzeko, Julen Calvo Jiménez Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria Kontseiluko idazkari izanen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa