(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak iragarri duenez, Gobernuak eta PSN alderdiak ituna eginen dute, Nafarroako inbertsioen plana sustatzeko astelehena, 2008.eko martxoak 10

Nafarroako Gobernuko presidenteak zorionak eman dizkio Rodríguez Zapaterori, hauteskunde orokorrak irabazi dituelako; adierazi duenez, hauteskundeotako emaitzek sostengua ematen diote Foru Komunitateko erronkei aurre egiteko egonkortasuna eskaintzea helburu duen politikari, eta Gobernuaren eta sozialisten arteko itunari eutsi behar zaio, legealdi osoan


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean adierazi duenez, atzo egin ziren hauteskunde orokorretako emaitzek ez dute arriskuan jartzen Nafarroako Gobernuaren egonkortasuna, eta sostengua ematen diote, argi eta garbi, euren politikari; hots, Foru Komunitateko erronkei aurre egiteko egonkortasuna eskaintzea helburu duen politikari.


Sanz presidenteak adierazi duenez, Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN-PSOE) erakundeen egonkortasunerako egin zuten itunari eutsi behar zaio, legealdi osoan, eta zentzu horretan, Gobernuak eta sozialistek beste itun bat eginen dutela iragarri du, etxebizitzak eta azpiegiturak eraikitzeko, ekonomia dinamizatzeko, eraikuntzaren sektorean dagoeneko nabaritzen hasi den dezelerazioari aurre egiteko, eta enplegua mantentzeko "inbertsio plan zabala" egiteko. PSN alderdiarekin eginen duten itunaren baitan, "etxebizitzaren aldeko itun soziala" ere eginen dute, babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikitzeko, etxebizitza libreen eraikuntza behera egiten ari den honetan.


Plana finantzatzeko erabiliko dituzten baliabideak aurrekontuetakoak zein aurrekontuetatik kanpokoak izanen dira, eta nolanahi ere, ahalegin horrek ez du eraginik izanen Nafarroako kontu publikoen orekan.


Sanz presidenteak adierazi duenez, Gobernuaren eta PSN alderdiaren arteko hitzarmenak zabaldu eta osatu eginen du 2008an aurrekontuen gainean izenpetu zuten ituna, eta bertako helburuek hainbat arlo ukituko dituzte, hala nola hezkuntza, osasuna, etxebizitzaren aldeko itun soziala, azpiegiturak, ondare historikoa berreskuratzea, toki administrazioa, enpresen "holding" publikoaren sorkuntza, eta Nafarroarako zerga eredu berria.


Foru Komunitateko buruak Gobernuaren ohiko bileren ondoren egiten duten prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, eta era berean, José Luis Rodríguez Zapatero PSOE alderdiko idazkari nagusiarekin mintzatu dela ere jakinarazi du. Sanzek esan duenez, zorionak eman dizkio Rodríguez Zapaterori, hauteskunde orokorrak irabazi dituelako, eta Nafarroako Gobernua adi egonen dela adierazi du, Estatuko Gobernuarekin lehendik hartutako konpromisoen gauzapena arintzeko, "Konstituzioarekiko leialtasunaren esparruan". Konpromiso horien artean, abiadura handiko trena eraikitzeko eta lanak egiten hasteko hitzarmena nabarmendu du.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa