Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
312.000 euroko hainbat urtetarako gastua onetsi da I+G+b proiektuetarako dirulaguntzen zain dauden eskariak tramitatu ahal izateko
astelehena, 2008.eko martxoak 10Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresaren zuzendari nagusiari 312.000 euroko gastua konprometitu dezan I+G+b proiektuetarako dirulaguntzen zain dauden eskariak tramitatu ahal izateko.
Baimena ezinbestekoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egin beharrekoa baita. Zehatz-mehatz, 140.328 euro ordainduko dira 2009. urteko aurrekontuaren kargura, eta gainerakoa (172.590 euro) 2010eko aurrekontuen kargura.