Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
500.000 euroko gastua onetsi da Nafarroako industriek ingurumenean duten eraginaren kontrola diruz laguntzeko 2009an
astelehena, 2008.eko martxoak 10Gobernuak erabaki bat hartu du 500.000 euroko gastua onesten duena, Nafarroako industria jarduerak ingurumenaren gainean duen eraginari aurrea hartzeko eta eragin hori zuzendu eta kontrolatzeko inbertsioak diruz laguntzeko 2009. urtean zehar.
Dirulaguntzak ondoko jarduera hauek jasotzen ahal dituzte: ingurumenari buruzko arau berrietara egokitzeko inbertsioak; edo indarreko legeriak eskatzen duena gainditzea suposatzen duen energia garbien ezarpena eta gutxiagotze, birziklatze, berrerabiltze edo biziberritze prozesuak ezartzea.
Halaber, diruz lagungarriak izanen dira ikerlanak egitea instalakuntzetan ingurumena hobetzeko aukerak identifikatzeko xedez. Zentzu honetan interes handikotzat jotzen dira ingurumen arriskuen azterlan eta ebaluazioak, ingurumen arriskuak identifikatu eta industria instalazioetan dauden arriskuak neurtzeko aukera ematen dutenak, gero arriskugarritasun hori kendu edo gutxitzeko behar diren neurriak hartu ahal izateko.