(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberrin 110 lanpostuko enpresa bat eraikitzeko herri lursaila desafektatzeko baimena ematen duen Foru Legearen Proiektua onartu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko martxoak 10

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen Proiektu bat onartu du, eta hartara, 180.425 metro koadroko herri lursaila, Irunberriko Udalarena, onura publikokotzat jo eta desafektatzeko baimena eman du


Herri lursaila Nicolás Ayesa Eguarasen 84.644 metro koadroko lursailarekin trukatu ahal izanen du Udalak, “Acciona Windpower S.A." enpresak logistikako biltegia eta haize-sorgailuen palak egiteko lantegia eraikitze aldera. Lantegi berrian 110 lanpostu sortuko dira, aurreikuspenen arabera.

Zehazki, Irunberriko Udalak berak eskatu zuen herri lursaila onura publikokotzat jo eta desafektatu zedin. Izan ere, Udalaren iritziz “Acciona Windpower S.A." enpresak Irunberrin lantegia ezartzeak herriaren eta eskualdearen iraunkortasuna ekar dezake berekin, eta hori guztia, noski, jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortuko dituzten enpresa berriak ezartzeko dei efektua ahaztu gabe.


Jakina denez, Irunberrik kokaleku estrategikoa du. Hain zuzen, Pirinioen aurreko arroen erdigunean dago, Pirinioetako haranak eta Iruñea ekialdetik mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera lotzen dituen korridore naturalean. Zentzu horretan, herriak rol erabakigarria du Nafarroako funtzio eta ekoizpen gune gisa. Hala ere, Irunberriko egitura ekonomikoa orekatze aldera, beharrezkoa da jarduera sektoreak dibertsifikatzea, industriaren sektorea batik bat, eta baita enpresak sortzeko eta ezartzeko sostengua ematea ere, Irunberriko eta eskualdeko gainerako herrietako biztanleei eutsiko bazaie.


Irunberriko egoera soziala ez da oso ona. Izan ere, azkeneko urteetan lanpostu gutxi sortu dira, eta gaur egun dezenteko tamaina duen enpresa bakarra dago herrian (Argal). Horregatik, irunberriar askok Agoitz, Kaseda, Zangoza edo Iruñera joan behari zaten dute lanera.


Jarduera ekonomiko berrien bilaketaren esparruan, Irunberriko Udala “Acciona Energía” taldearekin harremanetan jarri zen, eta hainbat negoziazioren ondoren, erakunde bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak hitzarmen batean bildu zituzten. Zehazki, Udalaren betebeharrei dagokienez, honako hau nabarmendu dezakegu: Udalak 300.000 bat metro koadro garbiko lursaila utziko du “Acciona Windpower S.A.” enpresaren esku, industria erabileretarako, “Judasen Benta” izeneko lekuan, Iruñea-Jaka-Huesca autobideko lotunearen alboan. Enpresari dagokionez, berriz, haize-sorgailuen osagaietarako logistikako biltegia eta haize-sorgailuen palak egiteko lantegia ezarriko ditu aipaturiko lursailean, eta gutxienez ere 110 lanpostu sortuko ditu.


Lantegiak hartuko duen lursailaren zati bat baino ez da Udalarena, eta ondorioz, hitzarmena betetzeko, toki erakundea “Judasen Benta” inguruko lursailak euren jabeei erosten ari da. Horri guztiari Gobernuak onartu duen Foru Legearen Proiektuan aurreikusi duten herri lursailen trukea gehitu behar zaio.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa