Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Done Jakue Bidearen kanpoko Turismo Garapen eta Sustapen Protokoloa onetsi da 2008-2012 aldirako
Nafarroako Gobernuak Lankidetza Protokoloa onetsi du Kultura eta Turismo Departamentuak, TURESPAÑAk eta Aragoi, Errioxa, Euskal Erkidegoak, Gaztela-Leon, Galizia, Asturias eta Kantabriako erkidegoek sinatzeko Done Jakue Bideari buruzko Garapen eta Sustapen Turistikoa egiteko kanpoan 2008-2012 aldian.
Protokoloak egin beharreko jarduera eta helburua orokorrak finkatzen ditu eta urtero sinatuko diren Jarduera Planetan zehaztuko dira. Halaber, ikusmina eta eskaera turistikoa aurreikusi eta egokitu nahi da 2010eko Done Jakueren Urtea dela-eta. Hitzarmenaren xedea da lanean jarraitzea elkarrekin Done Jakueren Bidea produktu turistiko gisa sendotzeko, haren baliabideak balioztatzeko eta Bideari buruzko hedapena egiteko kalitatezko kultur eskaintza espezializatua erdiesteko, gaur eguneko turistaren eskariari erantzuna emateko modukoa.