Castellano | Euskara | Français | English
Ubideak Erriberako 85.765 biztanle hornituko ditu urez
2007. urtean zehar, 163 pertsonak parte hartu zuten Nafarroako Gobernuko Delituen Biktimei Laguntzeko Atalak delituen biktimendako eskaintzen duen programa terapeutikoan, 2006an baino ia %60 gehiago. %66, zehazki 107, genero indarkeriaren biktimak ziren eta beste 17, sexu erasoak jasandakoak.
Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoak (ITGA) -Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari atxikitako sozietate publikoak- "La Trufa.- Guía de truficultura" (Boilurra – Boilurgintzaren gidaliburua) liburua argitaratu du. Egileak Raimundo Sáez García-Falces eta Ana María de Miguel Velasco dira, eta gaur aurkeztu dute, Metautengo Boilurraren Museoan. Begoña Sanzberro Iturriria kontseilaria ekitaldira bildu da.
Barañaingo Auditorioan, Musika Martxan programaren baitan, "Los viajes de Juanito Arriaga" (Juanito Arriagaren bidaiak) kontzertua eskainiko dute. Emanaldiak bihar (otsailaren 28an), ostiralean (otsailaren 29an), astelehenean (martxoaren 3an), eta asteartean (martxoaren 4an) izanen dira, 10:00etan gaztelaniaz eta 11:30ean euskaraz. Musika Martxan programa Nafarroako Gobernuak antolatzen eta finantzatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez. Kontzertua larunbatean ere eskainiko dute, martxoaren 1ean, 12:00etan, familientzat.
Hezkuntza Departamentuak baimena eman du 2008an, Foru Komunitateko ikastetxeetan, atzerriko hizkuntza lantzeko eginen diren eskolaz kanpoko jardueren programarako eta, halaber, eskolako aldizkari eleanitz bat, seihilekoa, abian jartzeko. Horiek gauzatzeko gastuak 30.000 euro egiten du.