(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko bost Planak proiektu fasean daude asteartea, 2008.eko otsailak 26

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planen (LAP) Jarraipeneko bost Batzordeek Aurrerapen dokumentuen gaineko alegazio eta iradokizunei buruzko txostenak onartu eta formalizatu dituzte. Hartara, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 36. artikuluan xedatutakoa bete dute.


Lurraldearen Antolamenduko Planak

Lurraldearen Antolamenduko Planen irudikapena. ( irudia handitu )

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planen (LAP) Jarraipeneko bost Batzordeek Aurrerapen dokumentuen gaineko alegazio eta iradokizunei buruzko txostenak onartu eta formalizatu dituzte. Hartara, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 36. artikuluan xedatutakoa bete dute.


Jendaurreko aldia 2007ko urrian amaitu zen, eta orotara, LAPen Aurrerapen dokumentuen gaineko 86 alegazio eta iradokizun egin zituzten toki erakundeek, gizarteko eta ekonomiaren arloko elkarteetako ordezkariek, eta partikularrek. Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak, LAPen zuzendaritza teknikoa burutzen duen Nasursa (Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.) sozietate publikoak, eta Planak idazteko osatutako "Navarra Territorio Sostenible" (Nafarroa Lurralde Iraunkorra) ABEEak, jasotako alegazio eta iradokizunei buruzko txostena egin zuten. Testu horri eta Batzordeek egindako ekarpenei jarraiki, Jarraipeneko bost Batzordeen azken txostena formalizatu eta onartu zuten, otsailaren 7an eta 8an egindako bileretan.


Horrela bada, Aurrerapen fasea amaitutzat eman dute, eta LAPen bost Proiektuak egiteko fasea abian jarri dute. Proiektu horiexek finkatuko dituzte Foru Komunitateko lurraldea antolatzeko behin betiko edukiak.


Jarraipeneko Batzordeek Proiektuei buruzko informazioa emanen dute, jendaurrean jarri aurretik eta jendaurrean egon ondoren. Aurreikuspenen arabera, LAPen Proiektuak 2008ko urrirako amaituko dituzte.


LAP eremu bakoitzerako Jarraipeneko Batzorde bat osatu dute. Guztiek ere Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilaria dute buru, eta Foru Administrazioko, toki erakundeetako, eta LAP eremu bakoitzeko gizarteko eta ekonomiaren arloko 120 ordezkaritik gora dira berauetako kide. 2007ko martxoan osatu zituzten, LAPen Aurrerapenei eta Proiektuei buruzko txostenak egiteko, batik bat, eta baita egindako alegazio eta iradokizunei buruzko txostenak egiteko ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 36. artikuluan xedatutakoari jarraituz.


LAPen Aurrerapen dokumentuak jendaurrean egon ziren aldian egindako alegazioen eta iradokizunen banaketa honako hau da: 9, 1. LAP eremuari dagozkio (Pirinioak); 27, 2. LAP eremuari (Nafarroa Atlantikoa); 3, 3. LAP eremuari (Area Zentrala); 11, 4. LAP eremuari (Erdialdeko Eremuak); eta 5, 5. LAP eremuari (Ebro Ardatza). Berrogeita hamabi, toki erakundeek egin zituzten; hogeita bat, kasuan kasuko eremuko gizarteko eta ekonomiaren arloko elkarteek; eta hamaika, partikularrek.


Jarraipeneko Batzordeek alegazioen eta iradokizunen gainean egindako bost txostenak LAPetako parte-hartze prozesuaren isla dira. Aurrerapen dokumentuen analisia egiten dute, eta Lurraldearen Antolamenduko Planen Proiektuak idazteko ildoak proposatzen dituzte.


Aurrerapen dokumentuen gaineko alegazioei eta iradokizunei buruzko bost txostenak (LAP eremu bakoitzekoak) www.potnavarra.com web orriko "Jarraipeneko Batzordeak" atalean kontsultatu daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa