(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak nabarmendu duenez, Europan gaitasun ekonomiko handiena duten eskualdeetako bat da Nafarroa asteartea, 2008.eko otsailak 26

Automobilgintzako eta Industria Azpikontratazioko Europar Erosleen Topaketa inauguratu du, Iruñean


Sanz presidenteak Automobilgintzako eta Industria Azpikontratazioko Europar Erosleen Topaketa inauguratu du, gaur goizean. Topaketa Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak sustatu du, Nafarroako Gobernuaren, Kanpo Merkataritzaren Espainiako Institutuaren eta Nafarroako Kutxaren lankidetzarekin.


Topaketa Iruña Park hotelean egin dute, eta Europako hamabi herrialdetako 57 enpresa, Espainiako 136 enpesatako profesionalak (herenak baino gehiago Nafarroakoak), eta hainbat eskualdetako Ganberetako kideak bildu dira bertara.


Sanz presidenteak Foru Komunitatearen gaitasun ekonomikoa nabarmendu du, bertaratu direnen aurrean egin duen mintzaldian. "Standard & Poor’s" rating agentzia independenteak otsailean argitaratu duen azterlana hartu du eredu presidenteak; izan ere, eskualdeetako eta tokiko 158 gobernu eta Europako 22 herrialde aztertu ondoren, gaitasun ekonomiko handia duten Europako 15 eskualdeetako bat Nafarroa dela ondorioztatu du aipaturiko agentziak.


Industriaren sektoreari dagokionez, honako hau adierazi du Miguel Sanzek: "Espainiako eskualde guztiek, eta Nafarroak bereziki, dagoeneko finkatuta dagoen industriaren sektorea dute, unean uneko erronkei eta aldaketei aurre egiteko prest dagoena. Espainian, oro har, Barne Produktu Gordinaren %18,1 industriaren sektoreari dagokio, eta Nafarroan, berriz, %27,1 (9 puntu gehiago)". Sanz presidenteak nabarmendu duenez, industriaren sektorean 3,2 milioi lanpostu daude Espainia osoan, eta Nafarroan, berriz, 72.000. "Era berean –adierazi du-, energia berriztagarrien arloko lanpostuak ere nabarmendu daitezke: 200.000 Espainia osoan eta 5.000 Nafarroan. Automobilgintzari dagokionez, berriz, Nafarroan 12.000 lanpostu daude, eta makinen sektorean, 21.000".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa