Castellano | Euskara | Français | English
Erronkaribarko Enpresa Parkearen urbanizazio obrek ukitzen dituzten ondasun eta esku bideen okupazioa presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, erabaki bidez, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Proiektua Burgiko Udalak sustatua da.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaur Batzorde Kudeatzaileetako kideak izendatzeko ondoko udalerri eta kontzeju hauetan: Zare eta Jaitz udalerriak, eta Arribe-Atallu, Eltzaburu Gerendiain, Ibero Nabaskoze, Olague, Saigots, Traibuenas, Unanu, Zarikiegi eta Zilbetiko kontzejuak.
Orain artean Correos posta zerbitzuaren bidez eta hartu izanaren adierazpenaren sistemari jarraituz egiten ziren jakinarazpenen balio bera izango dute
Era berean, euskarazko lau itzultzaile, fotokonposizioko bi ofizial eta A mailako tituludun bat (Nafarroako Administrazio Publikoen Instituturako) kontratatuko dituzte
Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzari Ororbiako San Julian parrokiko horma-pinturak mantentzeko eta zaharberritzeko 60.000 euroko diru laguntza emateko baimena eman du Nafarroako Gobernuak.
Nafarroako Komunikazio Ardatz Estrategikoak Azkartzeko Planaren baitan dagoen proiektua da, eta aipaturiko errepideko zirkulazioaren dentsitatea dela-eta, aurreikusitako esku-hartzeak presakotzat jo dituzte
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu du korritu tasa finkatzen duena 1993an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuetan.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaur Ramón Bultó Llevat Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide izendatzeko.
Nafarroako Gobernuak onetsi du gaurko bilkuran lankidetza hitzarmen markoa sinatzea Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuarekin (IDAE) Energiaren Aurrezkiaren eta Eraginkortasunaren Estrategiaren 2008-2012 aldiko Ekintza Planaren barrenean sartuta dauden jarduerak definitu eta martxan jartzeko Foru Komunitatean. Aipatu plana Ministroen Kontseiluak onetsi zuen pasa zen 2007ko uztailean.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari “Enpresa txiki eta ertainendako eta mikroenpresendako IKT” ekimenaren dirulaguntza banako ebaluazio bidez banatu dezan, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat eginez. Aipatu ekimenerako dirulaguntzen deialdiaren bidez, Foru Komunitateko Administrazioak 1.455.000 euro ematen du eskariak finantzatzeko.