(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Audenasak %20 eta %90 arteko beherapenak eginen ditu AP-15 autobideko txartelaren tarifetan osteguna, 2008.eko otsailak 21

Beherapenak datorren martxoaren 15ean sartuko dira indarrean, eta teleordainketa sistema lehenetsiko dute


Autopistas de Navarra S.A. (AUDENASA) enpresak, AP-15 autobideko kontzesio hartzaileak, %20 eta %90 arteko beherapenak eginen ditu, datorren martxoaren 15etik aurrera, autobideko txartelaren tarifetan. Nolanahi ere, txartelaren erabiltzaileei lehendik ere egiten dizkiete beherapenak.


UPN eta PSN alderdiek 2008ko aurrekontuen gainean izenpetu zuten akordioaren baitan dagoen neurrietako bat da, hain zuzen, eta Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, eta Carlos Chivite Cornago PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiak aurkeztu dute gaur goizean, prentsaurrekoan.


Beherapenak


Datorren astelehenean abian jarriko duten teleordainketa sistema lehenetsiko dute beherapenetan. Gainera, abantaila nagusiak autobidea gehien erabiltzen dutenek izanen dituzte.


Zehazki, hilean egindako bidaia kopuruaren arabera eta teleordainketa sistema erabiltzen ez dutenen kasuan, %20, %40 eta %60ko beherapenak eginen dituzte AP-15 autobideko txartelaren tarifetan. Hartara, Iruñea-Tutera tarteari dagokionez, bidaia kopuruak honako hauek izanen dira: 3-7 bidaia lehenengo kasuan (%20ko beherapena); 8-9 bidaia, bigarren kasuan (%40ko beherapena); eta 9 bidaia baino gehiago, gehienezko beherapena egiteko (%60). Iruñea-Tafalla eta Iruñea-Irurtzun tarteei dagokienez, berriz, bidaia kopuruak honako hauek izanen dira: 6-14 bidaia; 15-18 bidaia; eta 18 bidaia baino gehiago.


Teleordainketa sistema erabiltzen dutenen kasuan, beherapenak honako hauek izanen dira, aipatu ditugun hiru tarteetarako: %40, %60 eta %90.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Tabla de descuentos
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa