(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal eta mankomunitateen ordezkariak Nafarroan uraren kudeaketa iraunkorra egiteari buruz asteazkena, 2008.eko otsailak 20

Sanzberro eta Salanueva kontseilariek ere parte hartu dute "toki entitateak uraren eta ibaien kudeaketa iraunkorrean" izeneko jardunaldian


uraren kudeaketa iraunkorraren inguruko jardunaldia

Sanzberro kontseilaria, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua, Jesús María García Antónekin. ( irudia handitu )

Udal eta mankomunitateen ordezkariek parte hartu dute gaur goizean "toki entitateak uraren eta ibaien kudeaketa iraunkorrean" izeneko jardunaldian. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari loturik dagoen Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak antolatu du ekitaldia, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak lagunduta. Xedea izan da toki entitateei informazioa ematea Uraren Esparru Zuzentarauak, akuiferoen eta ibaien kudeaketari dagokionez, haiei nola eragiten dien jakin dezaten, eta, horrez gain, zenbait udalerritan gauzatzen diren jardunbide egokiak aurkeztea.


Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriríak, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko buruak, Jesús María García Antónek, eman diote hasiera jardunaldiari. Ekitaldiaren amaieran, berriz, Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, parte hartu du.


Uraren kudeaketa iraunkorraren inguruko jardunaldia

Jardunaldian egon zirenen irudia. ( irudia handitu )

Bere mintzaldian, Sanzberro kontseilariak gogorarazi du Uraren Esparru Zuzentarauak lau oinarri nagusi dituela: urak egoera ekologiko onean egon dadin lortzea, uraren kudeaketari ikuspegi integratua ematea, erabilera iraunkorra, kostuak berreskuratzean oinarritua, eta partaidetza prozesuak ezartzea bai planifikaziorako bai kudeaketarako.


Nafarroan indarrean da Uraren Kudeaketa eta Erabilera Iraunkorrerako Estrategia, Parlamentuak 2004an onetsia, eta horri dagokion Ekintza Plana, Nafarroako Gobernuak diseinatua, 7 milioi euroko gastu aurrekontuarekin 2005-2009 urteetarako. Testuinguru horretan, Sanzberro kontseilariak oroitarazi duenez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 1,9 milioi euroko inbertsio egin du ibaiak iragazgaizten eta ibai-bazterrak lehengoratzen, eta 2008. urterako 1,2 milioi euroko gastu xedapena dago basa fauna eta floraren espezieak eta haien habitatak berreskuratu eta hobetzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa