Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko Departamentuak 1,9 milioi euroko ekarpena egin du tokiko 235 erakundetan hiri altzariak jartzeko eta egokitzeko. Esku-hartze horretarako guztizko inbertsioa 4,7 milioi eurokoa da.
Nafarroako Gobernua herritarrei informazioa helarazteko kanpaina bat egiten ari da, larrialdietako zerbitzuak ongi erabil daitezen sustatzeko, 120.000 etxetako postontzietan banatuko den esku-orri baten bidez
Nafarroako Gobernuak antolatzen duen "Punto de Vista" Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofiziala aurkeztu dute gaur goizean, Civican aretoan. Aurkezpenean izan dira Bruno Ulmer, Welcome Europa lanaren zuzendaria, Morgan Dews, Must read after my death lanaren zuzendaria, eta Tatsuya Yamamoto, Her dear old house lanaren zuzendaria.
Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako Arartekoak hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, informazioa bide elektronikoez baliatuz trukatzeko, eta hartara, bi erakundeen arteko harremanak arintzeko. Horrela, Administrazioak modu eraginkorragoan lagundu ahal izanen dio Arartekoari, azken honek egiten dituen ikerketa eta ikuskapenetan.
Gaur goizean eratu da Iruñean Europako FEDER funtsen Nafarroako programa operatiboa, 2007-2013 urteetakoa, 47,1 milioi euroko aurrekontua duena; kopuru horren %90 berrikuntzaren eta informazioaren gizartearen arloetako proiektutarako bideratuko da.