(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Arartekoak hitzarmena izenpetu dute, prozedura elektroniko eta telematikoen bidez bi erakundeen arteko harremanak arintzeko asteartea, 2008.eko otsailak 19

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako Arartekoak hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, informazioa bide elektronikoez baliatuz trukatzeko, eta hartara, bi erakundeen arteko harremanak arintzeko. Horrela, Administrazioak modu eraginkorragoan lagundu ahal izanen dio Arartekoari, azken honek egiten dituen ikerketa eta ikuskapenetan.


Catalán kontseilaria eta Javier Enériz. ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak, hitzarmenari jarraiki, Arartekoak bidalitako dokumentuak eta jakinarazpenak jaso eta gehienez ere lanegun baten buruan bidaliko dizkio kasuan kasuko gaiaren eskumena duen Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, funtzionarioari, edo dagokion pertsonari, posta elektronikoz.


Era berean, Departamentuen, erakunde publikoen, edo dagokion funtzionarioaren edo pertsonaren izenean Arartekoari igorri beharreko dokumentuak eta informazioa modu zentralizatuan kudeatuko ditu kontseilariak, eta betiere, posta elektronikoz bidaliko ditu.


Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariaren arteko harremanak eta jakinarazpenak, posta elektronikoz egindakoak, bi erakundeen arteko jakinarazpen ofizialtzat joko dira, eta bakoitzaren helbide elektronikoan sartu diren egunean egin direla joko da. Nolanahi ere, informazioa bidaltzeko gehienezko epea zehazteko, dagokion Departamentuari igortzeko eguna ez da kontuan hartuko.


Hitzarmenaren helburuarekin bat eginez, Arartekoaren bulegoko komunikazioen azpiegitura Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboarekin lotuta egonen da, eta Arartekoa Nafarroako Gobernuaren Intraneten sartu ahal izanen da. Era berean, Arartekoaren web orria Nafarroako Gobernuaren zerbitzarietan sartuko dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo del acto
Audio del acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa