Ikusi egun honetako albiste gehiago
Philibert eta Ermanno Olmiren emanaldiak Zinema dokumentalari buruzko "Punto de Vista" Jaialdian, asteburu honetan
ostirala, 2008.eko otsailak 15
Gaur hasi da Zinema Dokumentalari buruzko "Punto de Vista" Jaialdia, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak antolatua. Asteburuan emanaldi asko izanen dira. Hona hemen, interesgarrienetako batzuk:
Bihar, larunbata, otsailaren 16a:
- Sail Ofiziala: Kazuhiro Soda japoniar zuzendariaren Campaign. 17:00etan, Civican aretoan. Hauteskundeetako marketinaren formulei buruzko lana.
- Stuart Urban egilearen Tovarisch, I’m not dead. Garri Urbanek ihes egin zuen sobietarren jazarpenetik eta nazien Holokaustotik, eta SESB desagertu ondoren, bizirauteko historia epikoaren gertalekuetara itzuli da, semearekin. 19:30ean, Civican aretoan.
- Ermanno Olmiri buruzko atzerabegirakoa: Adriano Aprà atzerabegirakoaren komisarioak Il tempo si è fermato aurkeztuko du, Golem Yamaguchi zinema aretoetan, 20:30ean. Il tempo si è fermato / Denbora gelditu egin da, Ermanno Olmirena. Italia, 1959. 89’30". Jaso dituen sarietako batzuk: CIDALC (Centro internazionale del cinema educativo e culturale) Zentroaren Urrezko Gondola; San Giorgio saria, Veneziako "X Mostra internazionale del film documentario e del cortometraggio"n (1959, lehiaketatik kanpo); Urrezko Errododendroa Trentoko "VIII festival del film di montagna"n (1959). Neguan, bi gizon bakarrik gelditzen dira Adamelloko presa zaintzen, elurrak isolatuta. Bietako baten lekuan ikasle gazte bat jarri dute. Bi zaindarien artean adiskidetasun estua sortuko da, adina gorabehera. Il tempo si è fermato Ermano Olmiren lehenengo film luzea da, eta zaharraren eta berriaren arteko harremana aztertzen du, elkarren aurkakoak diren bi errealitateren arteko kontraste gisa, belaunaldien arteko kontraste gisa. Olmik mendian hamar urtez egindako lanaren emaitza da. Urte horietan, Edison Volta enpresako zinema departamentua jarri zuen abian. Film soila, ederra, ia abstraktua, ahaztezina.
- Nicolas Philibert-ek bere azkeneko filma aurkeztuko du, Retour en Normandie. Punto de Vista Jaialdian filmaren aurre-emanaldia eginen dute, Espainiako zirkuitu komertzialean eman aurretik. Golem Yamaguchi zinema aretoan, 22:30ean. Frantzia, 2006. 113’. Retour en Normandie lanak beste film batean du jatorria. René Alliok 1975ean egin zuen "Yo, Pierre Rivière, habiendo asesinado a mi madre, a mi hermana y a mi hermano…" lanean (140 urte lehenago Normandian jazo zen hilketa batean oinarrituta filmatu zuen lanean). Nicolas Philibert zuzendariaren laguntzaile izan zen film horretan, eta abentura bikaintzat jotzen du. Philibertek gogoan duen filma da, eta geroztik egin izan dituen lanetan eragina izan du. Horregatik, 30 urte geroago, zinemagile frantziarrak Normandiara itzuli nahi izan du, jatorrizko film luzeko protagonista izan ziren baserritarrekin berriz biltzeko, euren bizimoduarekin darraitela egiaztatzeko, eta filmean izan zuten parte-hartzea nola gogoratzen duten ikusteko.
- Dokumentazioa:
- Berri osoa.doc