(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko Departamentuak 7,9 milioi euroko laguntzetarako deialdia egin du asteartea, 2008.eko otsailak 12

Igerilekuak egokitzeko, traba fisiko eta sentsorialak ezabatzeko, eta kanpoko aparkalekuak egiteko edo eraberritzeko laguntzak izanen dira


Igerilekuak egokitzeko, traba fisiko eta sentsorialak ezabatzeko eta herri barruko seinaleztapena egiteko, eta kanpoko aparkalekuak eraikitzeko edo eraberritzeko laguntzetarako deialdia eginen du, aurki, Toki Administrazioko Departamentuak. Laguntzen guztizko zenbatekoa 7,9 milioi eurokoa izanen da, hain justu. Toki Araubidearen Foru Batzordeak aldeko txostena eman die hiru deialdiei. Batzordeak Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria du buru, eta Foru Administrazioko eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko ordezkariek osatzen dute.


Titulartasun publikoko eta erabilera kolektiboko igerilekuetako atez kanpoko ontziak eta instalazioak egokitzeko laguntzen guztizko aurrekontua 3,6 milioi eurokoa izanen da. Maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuaren bidez instalazioetako baldintzak ezarri zituzten (baldintza teknikoak eta osasun arlokoak), eta baita uraren baldintzak eta tratamendua ere. Testuan xedatuta dagoenez, instalazioak ez ezik, bainurako eremuetan egindako lanak ere finantzatu ahal izanen dira (hots, igeri-ontzian eta oinbidean edo ur-ertzean egindako lanak), eta baita zola irristagaitzak ezartzeko lanak ere. 2008an gisa horretako lanak eginen dituzten Nafarroako toki erakunde guztiek eskatu ahal izanen dituzte laguntzak.


Toki erakunde onuradunek 120.000 euro jasoko dituzte gehienez ere. Lanen zenbateko osoa (%100) finantzatu ahal izanen da, baldin eta aipatu dugun zenbatekoa baino handiagoa ez bada. Gainera, lanen kostua aipaturiko zenbatekoa baino handiagoa bada, Departamentuak 120.000 eurotik gorako zenbatekoaren %50 finantzatuko du, gehienez ere, 150.000 euroko mugarekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa